Prestazio ekonomiko bat lortzea plaza publiko edo itundurik ez duen egoitza pribatu batean (eguneko zentroa edo egoitza iraunkorra) sartzeko.
* Eskatu aurretik Gipuzkoako Aldundiak emandako mendekotasunaren balorazioa eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatu beharko da.
Urnietan erroldatuta dauden pertsonak, mendekotasuna dutenak (1., 2. eta 3. graduak), eguneko zentro batean sartzeko itxaron-zerrendan hiru hilabete daramatzatenak edo egoitza iraunkor publiko edo itundu batean sartzeko itxarote-zerrendan daudenak.
- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.
- Interesdunen baimena, Gizarte Zerbitzuek laguntza kudeatzeko beharrezko datuak eta dokumentuak eskatu ahal izan ditzaten administrazio publikoetan, hala nahi den kasuetan.
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
- Zaintzailearen NAN edo AIZ, eta enpresaren IFZ, hala badagokio.
- Borondatezko ordezkaritza izanez gero, ordezkariaren NANa.
- Adingabekoa bada, familia-liburua edo epailearen tutore-izendapena.
- Legez aintzatetsitako desgaitua bada, epailearen tutore-izendapena.
- Aurrekontratu bat izatea eguneko zentro edo egoitza pribatu baimendu batean plaza bat eskuratzeko, edo fakturak aurkeztea, jadanik zerbitzua jasotzen arituz gero.
- Kontu korrontearen titularitatea.
Doan
Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.
Gipuzkoako Foru Aldundia
Ez dagokio
Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Mendekotasun Balorazio Baremoa bakarrik onartuko da (ez da bestelakorik onartuko).
Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA
Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]