Laguntza pertsonaleko dirulaguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza ekonomiko honen xedea da mendekotasuna duten pertsonen autonomia errazteko kontratatzen diren laguntzaile pertsonalen kontratazio gastuak ordaintzen laguntzea.

* Eskatu aurretik Gipuzkoako Aldundiak emandako mendekotasunaren balorazioa eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatu beharko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Urnieta erroldatuta izateaz gain, mendekotasuna duten (1. 2. edo 3. gradukoa), eta haiekin ahaidetasunik ez duen 18 urtetik gorako pertsona baten zaintzapean daudenek. Zaintzailea Gizarte Segurantzan alta emanda egongo da, edo hitzarmen bidez emango zaio alta.

Kontratatutako pertsonak adinez nagusia izan beharko du, eta Mendekotasuna duten Pertsonentzako Arreta Soziosanitarioko lanbide-kualifikazioa edo salbuespenezko edo aldi baterako gaikuntza izan beharko du.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.

- Interesdunen baimena, Gizarte Zerbitzuek laguntza kudeatzeko beharrezko datuak eta dokumentuak eskatu ahal izan ditzaten administrazio publikoetan, hala nahi den kasuetan.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

- Zaintzailearen NAN edo AIZ, eta enpresaren IFZ, hala badagokio.

- Borondatezko ordezkaritza izanez gero, ordezkariaren NANa.

- Adingabekoa bada, familia-liburua edo epailearen tutore-izendapena.

- Legez aintzatetsitako desgaitua bada, epailearen tutore-izendapena.

- Laguntza pertsonala emango duen zaintzaile edo enpresarekin sinaturiko kontratua edo aurrekontratua.

- Zaintza profesionala ematen dutenei dagokienez, Gizarte Segurantzaren arloan finkatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen agiria.

- Kontu korrontearen titularitatea.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
          • Urnietako Udala
            San Juan 5 20130 URNIETA

              Gizarte laguntzailearekin hitzordua adosteko:
            • 943008000

                  Zerbitzua martxan jartzeko:
                • Beharrezkoa da gizarte-laguntzailearekin hitzordua eskatzea.

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  Doan

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Gipuzkoako Foru Aldundia

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Mendekotasun Balorazio Baremoa bakarrik onartuko da (ez da bestelakorik onartuko).

                  Kontratatutako pertsonak adinez nagusia izan beharko du, eta mendekotasuna duten pertsonentzako arreta soziosanitarioko lanbide-kualifikazioa edo salbuespenezko edo aldi baterako gaikuntza izan beharko du.

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA

                  Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]