Familia-inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasuna duen pertsona zaintzeko harekin bizi den senide batentzat prestazio ekonomikoa eskatzea.

* Eskatu aurretik Gipuzkoako Aldundiak emandako mendekotasunaren balorazioa eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatu beharko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Urnieta erroldatuta izateaz gain, mendekotasuna duten (1. 2. edo 3. gradukoa), eta etxe berean bizi den senide baten zaintzapean daudenek.

Beharrezkoa da:

Zaintzailea 18 urtetik gorakoa eta mendekoaren senitartekoa izatea (3. gradu arteko ahaidetasuna edo odolkidetasuna izan behar du).

Bi pertsonak bizileku berean erroldatuta egotea.

Prestazio hau aukerako gisa ezar dadila Udaleko Gizarte Zerbitzuek egindako txostenaren bidez.

Mendekotasunetik eratorritako arreta eta zaintza mendekoaren bizilekuan egin daitezela, eta haiek aukerakoak izan daitezela haien premietarako, mendekotasun mailaren eta graduaren arabera.

Arreta eta zaintza horietarako etxebizitzak izan ditzala bizikidetza eta biziegokitasun baldintza egokiak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

- Zaintzailearen NANa.

- Prestazioa jasotzeko kontu korronte zenbakia.

- Kontu korrontearen titularitatea.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
          • Urnietako Udala
            San Juan 5 20130 URNIETA

              Gizarte laguntzailearekin hitzordua adosteko:
            • 943008000

                  Zerbitzua martxan jartzeko:
                • Beharrezkoa da gizarte-laguntzailearekin hitzordua eskatzea.

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  Doan

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Gipuzkoako Foru Aldundia

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Mendekotasun Balorazio Baremoa bakarrik onartuko da (ez da bestelakorik onartuko).

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA

                  Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]