Pertsona eta familientzako gizarte izaerako laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza ekonomiko hauen xedea da egoera ekonomiko larrian direnei erantzutea, Udal honek onartuak dituen irizpideen arabera.

Laguntza horiek eman daitezke itzuli beharrik gabe edota mailegu gisa, onuradunak haiek itzultzeko konpromisoa hartzen duela.

NORK ESKA DEZAKE?

Laguntza eskatzeko baldintza hauek bete behar dira:

Adinez nagusi edota emantzipatua izatea.

Laguntza eskatu baino sei hilabete lehenago Urnietako udalerrian erroldatua egotea; baina baldintza hori ez da bete beharko adingabekoen ardura izanez gero eta/edo esku-hartzearen xedea honako hauek babestea denean: adingabe, nagusi, genero indarkeriaren biktima diren emakumeak.

Laguntza eskatu baino lehenago gutxienez urtebetez bizikidetza-unitate bateko kide izana, non eta ez duen gizarte laguntzaileak aldeko txostena egiten.

Udaleko gizarte laguntzailearekin adosturik gizarte esku-hartze integral batean parte hartzea, non prestazioaren tramitazioa beste jarduera bat izango den ezarritako gizarteratze prozesuan. Horretarako, gizarte laguntzaileak aipatutako egoera babestuko du gizarte txostenaren bitartez.

Bitarteko ekonomiko aski ez izatea gizarte inklusiorako behar diren gastuei aurre egiteko. Bitarteko aski ez duela jotzen da urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuko 13. artikuluan jasotako baldintzak betetzen direnean.

Urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuko 5 artikuluan jasotako salbuespenetan identifikatzen diren guztiak.

Udalaren gizarte izaerako laguntza ekonomikoak emateko Irizpideen II. paragrafoan jasotako salbuespenetan identifikatzen diren guztiak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskaera orria, eredu normalizatuaren arabera egina.

-Dokumentazio osagarria, ikus "Eranskina: dokumentazio osagarria eta aurka eginez gero aurkeztu beharreko dokumentazioa".

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

Interesdunek edo bizikidetza-unitateko gainerako kideek, baldin eta modu arrazoituan laguntza kudeatzen duen organoari baimena ematen ez badiote administrazio eskudunean behar diren datuak egiaztatzeko, Gizarteratzeko esparruan behar sozialak artatzeko udal diru laguntzen ordenantzako 5.artikuluan eskatutako dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
          • Urnietako Udala
            San Juan 5 20130 URNIETA

              Gizarte laguntzailearekin hitzordua adosteko:
            • 943008000

                  Zerbitzua martxan jartzeko:
                • Beharrezkoa da gizarte-laguntzailearekin hitzordua eskatzea.

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  Doan

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
                  2. Organo eskudunera helaraztea, ebazpena egin dezan eta interesdunari jakinaraz diezaion.
                  3. Ebazpena arlo ekonomikora helaraztea, ordainketa egin dezan.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Alkatea

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA

                  Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]