Gizarte Larrialdietarako Laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gizarte-larrialdietarako laguntzak aldianaldian emango ez diren prestazio ekonomikoak dira, eta haien hartzaileak hauek izango dira: gizartebazterkeriaren egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko beharrezko diren gastu espezifikoei –ohikoak zein apartekoak– aurre egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonak.

NORK ESKA DEZAKE?

Urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuak 5.art. jasotako salbuespen kasuan izan ezik, eskatzaileek bete behar dituzten baldintzak hauek dira:

- Laguntza eskatzen den udalerrian erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan benetan bizitzea, eskabidea aurkeztu baino sei hilabete lehenagotik gutxienez .

-Gutxienez eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenago sortutako bizikidetza-unitatea izatea.

-Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren jasotzaileak ez izatea, salbu eta gizarte-larrialdietarako laguntzak Urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 3. artikuluko b) eta c) idatz-zatietan azaltzen diren gastuak ordaintzeko eskatzen badira.

-18 urte izatea

-Eskaeraren xede diren gastuei aurre egiteko beharrezko baliabideak ez izatea. Beharrezko baliabideak ez dituela uste izango da urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 13. artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen badira.

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eskaera orria.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

Interesdunak baimena emango du Urnietako Udalak administrazio eskudunean egiazta edo egiazta ditzan beharrezkoak diren datuak, NISAE datuen bitartekaritza elektronikorako plataforma erkidearen bidez.

Bestela, interesdunak beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko du.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
          • Urnietako Udala
            San Juan 5 20130 URNIETA

              Gizarte laguntzailearekin hitzordua adosteko:
            • 943008000

                  Zerbitzua martxan jartzeko:
                • Beharrezkoa da gizarte-laguntzailearekin hitzordua eskatzea.

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  Doan

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezeslea

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  1- Gizarte-langilearen txostena/proposamena.

                  2- Organo eskudunera helaraztea, ebazpena egin dezan eta interesdunari jakinaraz diezaion.

                  3- Ebazpena arlo ekonomikora helaraztea, ordainketa egin dezan.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Alkatea

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA

                  Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]