Laguntza hauek baliabide ekonomikorik ez duten eta lana lortzeko zailtasun bereziak dituzten genero-indarkeriaren biktimentzat dira.
Betekizun hauek betetzen dituztenek eskatu ahalko dute laguntza, babes-agindua, Fiskaltzaren txostena edo, hala badagokio, kondena-epaian emakumea babesteko ezarritako neurriak indarrean dauden bitartean:
Eskatzailearen eta beraren ardurapeko kideen agiri hauek:
- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
- Eskatzailearen nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo antzeko egiaztagiri bat.
- Babes-neurriak ezartzen dituen kondena-epaiaren egiaztagiria.
- Biktima babesteko agindua edo, modu ezohikoan, Fiskaltzaren txostena, genero-indarkeriaren zantzuak daudela dioena.
- Enplegu Zerbitzu Publikoaren arauzko txostena.
- Eskatzaileari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen azken aitorpena, edo, hala badagokio, aitorpena egiteko betebeharrik ez duela dioen ziurtagiria.
- Bananduta edo dibortziatuta egonez gero, hitzarmen arautzailearen kopia konpultsatua.
- Eskatzailearen hileko diru-sarrera guztien frogagiriak.
- Eskatzailearen desgaitasuna egiaztatzen duen agiria, halakorik bada.
- Kontu korrontearen titularitatea.
Doan
Eskaera Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako Sailari bidaltzea.
Eusko Jaurlaritza
Ez dagokio
Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA
Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]