Mendekotasuna duten eta/edo desgaitasuna duten adinekoentzako egoitza itunduen sarean sartzeko eskaera, bizilekuaren ordez, narriadura pertsonalak bertan jarraitzea eragozten duenean.
- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
- NANaren fotokopia, edo, horrelakorik izan ezean, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren baten kopia; eta, hala behar denean, legezko ordezkariaren edota zaintzaz arduratzen den pertsonaren agiriaren kopia.
- Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskabidea aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
- Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren pentsio-egiaztagiria eta/edo beste pentsio bat(zuk) eta diru-sarrerak ordaintzen dituen erakundearena.
- Banku-agiriak eskatzeko baimena.
- Kontu korrontearen titularitatea.
Pertsonaren diru sarreren arabera.
Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuari bidaltzea.
Gipuzkoako Foru Aldundia
Ez dagokio
Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA
Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]