Mendekotasun egoeran dagoen pertsonak (adineko pertsona izan daiteke, desgaitasuna edo gaixotasun mentala duena) bere ingurunean behar duen arreta osoa bermatu ahal izateko zerbitzua da, betiere familiartekoen edota pertsona zaintzaileen atseden-premiei erantzunez, eta zainketen jarraipena arriskuan jar dezakeen edota zaintza horiek birplanteatu beharra ekar dezakeen gorabehera orori aurrea hartuz.
Era berean, pertsona horien arreta ere bermatu nahi da, zerbitzu hori euren bizimodua behar bezala garatu ahal izateko edo beraien eguneroko inguruneak behar adina estaltzen ez dituen premiak betetzeko laguntza moduan aukeratuko duten kasuetarako.
Betekizun orokorrak:
- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.
- Interesdunen baimena, Gizarte Zerbitzuek laguntza kudeatzeko beharrezko datuak eta dokumentuak eskatu ahal izan ditzaten administrazio publikoetan, hala nahi den kasuetan.
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
- Interesdunaren NANa.
- Borondatezko ordezkaritza izanez gero, ordezkariaren NANa.
- Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.
- Medikuaren txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamenduak barne direla).
- Kontu korrontearen titularitatea.
Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.
Gipuzkoako Foru Aldundia
Ez dagokio
Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA
Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]