Euskadiko Telelaguntza Zerbitzu Publikoa (Betion)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Teleasistentzia gizarte izaera duen zerbitzu tekniko bat da, eta, telefono linearen bidez, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan arreta zentro batekin harremanetan jartzea ahalbidetzen die erabiltzaileei, izan dezaketen larrialdiei aurre egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Bakarrik bizi diren edo egunaren denbora gehiena bakarrik igarotzen duten pertsonak edo bizikidetza multzo edo unitate baten zati diren eta babesik eza, mendekotasun edota urritasun mendekotasun edota urritasun egoeran dauden pertsonak.

Horrez gain, baldintza hauek ere bete behar dituzte:

Urnietako udalerrian erroldatuta egotea.

Bere etxean telefono linea izatea.

Teleasistentzia ekipoa zuzen eta egoki erabiltzeko gai izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

- Eskatzailearen eta, hala badagokio, haren legezko ordezkariaren NANa edo Atzerritarren Identifikazio Zenbakia.

- Eskatzailearen osasun-txartela.

- Osasun-fitxa.

- Telelaguntza-zerbitzuaren prezioa banku-helbideratze bidez ordaintzeko agiria.

- Familia-liburua(k).

- Telelaguntza-zerbitzuaren prezioa ordaintzeko salbuespena edo hobari bat eskatzen duten interesdunek errentaren, diru-sarreren eta beren izenean dauden ondasun higiezinen gaineko azken aitorpena aurkeztu beharko dute, edo, bestela, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Sailari baimena eman bai kontsultak egiteko eta bai dagokion zerga-administrazioan eskatzailearen egoera ekonomiko eta fiskalaren inguruan beharrezkoak diren datuak eskatzeko.

- Kontu korrontearen titularitatea.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
          • Urnietako Udala
            San Juan 5 20130 URNIETA

                      ZENBAT KOSTATZEN DA?

                      Erabiltzaileak zerbitzuaren tarifa osoa ordaindu beharko du ( 4€/hileko), edo salbuespena eskatu, bere diru-sarrerak Ondorio Askotariko Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) baino txikiagoak badira.

                      PROZEDURAREN EPEA

                      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
                      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
                      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                      Eskaera Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailera igortzea.

                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                      Eusko Jaurlaritza

                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                      Ez dagokio

                      OHARRAK

                      DATU PERTSONALEN BABESA

                      Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA

                      Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.

                      Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.

                      Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                      Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]