Desgaitasunaren balorazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Murriztasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duen edozein pertsonaren elbarritasuna eta duen maila baloratzeko eskaera, eta maila hori berrikustea hobera edo okerrera egin duelako edo diagnostiko okerra egin izateagatik. Balorazioaren ondorioz ematen den desgaitasun-mailaren (portzentajeetan adierazia) kalifikazio agiriaren arabera erabakiko dira pertsona batek jaso ditzakeen laguntzak.

Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, ezinbestekoa da desgaitasun gradua %33 edo gehiagokoa izatea.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Urnietako udalerrian erroldatu eta desgaitasun fisiko, psikiko edo zentzumenezkoren bat duten pertsonek.

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.

- Interesdunaren NANa.

- Interesdunen baimena, Gizarte Zerbitzuek laguntza kudeatzeko beharrezko datuak eta dokumentuak eskatu ahal izan ditzaten administrazio publikoetan, hala nahi den kasuetan.

- Ordezkapen idatzia eta ordezkariaren NANa, hala badagokio.

- Eskatzaileak legezko ezintasuna badu, legezko ordezkariaren edota egitatezko zaintzailearen NANaren fotokopia, eta, adingabekoa bada, familia-liburuaren fotokopia.

- Osasun-txostena (eredu estandarra).

- Dagokion espezialistaren txostena (espezialista batekin tratamenduan badago).

- Balioespenerako interesgarritzako jotzen diren bestelako txosten eguneratuak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
          • Urnietako Udala
            San Juan 5 20130 URNIETA

              Gizarte laguntzailearekin hitzordua adosteko:
            • 943008000

                  Zerbitzua martxan jartzeko:
                • Beharrezkoa da gizarte-laguntzailearekin hitzordua eskatzea.

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  Doan

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

                  Aldundiak hitzordua jarriko dio interesdunari mediku-kontsultara joan dadin Balorazio Unitateko geletara. Ondoren egindako balorazioaren ziurtagiria bidaliko dio interesdunari.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Gipuzkoako Foru Aldundia

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA

                  Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]