Autonomia fisikoa, sentsoriala, psikikoa edo intelektuala falta dutelako edo galdu dutelako mendekotasun egoeran dauden eta eguneroko jarduerak, batez ere bakoitzaren zaintza, egiteko laguntza behar duten pertsonek duten mendekotasun mailaren balorazioa.
Mendekotasunaren balorazioa graduak daude:
I. gradua. Mendekotasun ertaina: pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean, gutxienez, egunean behin.
II. gradua. Mendekotasun larria: pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean egunean bi edo hiru aldiz, baina ez duenean etengabe zaintzaile bat behar.
III. gradua. Mendekotasun handia: pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean egunean behin baino gehiagotan, eta bere autonomia intelektualaren eta fisikoaren galera dela medio, pertsona baten laguntza behar duenean ezinbestean eta etengabe.
Mendekotasun gradu bakoitzean maila desberdinak ezarriko dira, pertsonen autonomia eta beharrekoak duten zaintzaren intentsitatearen arabera. Balorazio honen arabera aitortuko zaizkio pertsona bakoitzari jaso ditzakeen zerbitzu eta prestazioak, Dependentziari buruzko abenduaren 14ko 30/2006 Legearen arabera.
Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.
- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
-NANaren fotokopia, edo, horrelakorik izan ezean, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren baten kopia; eta, hala behar denean, legezko ordezkariaren edota zaintzaz arduratzen den pertsonaren agiriaren kopia.
-Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskabidea aurkezten duen pertsonak haren legezko ordezkaritza duela egiaztatzen duen agiria.
-Medikuaren txosten estandarizatua eta medikuaren beste edozein txosten osagarri.
-Gizarte Segurantzako kartilla.
Doan
Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak interesdunarekin hitzordua jarriko du etxean balorazioa egiteko, ondoren egindako balorazioaren ziurtagiria bidaliko dio.
Gipuzkoako Foru Aldundia
Ez dagokio
Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA
Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]