Ordainagirien helbideratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zergak eta aldizkako tasak banku-kontu baten bitartez ordaindu edota kontu korrente hori aldatu edota baja emateko eskaera

NORK ESKA DEZAKE?

  • Interesa duten pertsona fisikoak.

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Alta edo datu aldaketak ordainagirietan eskaera orria.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

- NANa indarrean.

- Kontu korrontearen titularitatearen ziurtagiria.

- Alokairu kontratua, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

      Email bidez:
    • zergak@urnieta.eus
    • urnietakoudala@urnieta.eus

        Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
      • Urnietako Udala
        San Juan 5 20130 URNIETA

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  Doan

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: Berehala
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  Udal datu-basean aldaketa.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Ez dagokio

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  Helbideratze agindua aldatu edo ezeztatu daiteke.

                  Zenbati helbideratze erabil daitezke zerga edo tasa desberdinentzat.

                  Eskaeraren iraupena mugagabea da, eta besterik komunikatu ezean, ez da beharrezkoa berritzea.

                  Helbideratutako ordainagiriak ordaintzeko borondatezko epearen azken egunean kobratuko dira.

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: TASEN ETA ZERGEN KUDEAKETA

                  Helburua eta zilegitasuna: Udal ordainarazpenen kudeaketa 7/1985 Legean oinarrituz, Toki Araubideko oinarriei eta tributu-legeri aplikagarriari buruzkoa.

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak zerga-gaietan eskuduntza duten Administrazio Publikoei eta zilegizko hirugarren erakunde batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]