Ondasunak ziurtatzea edo kanpoko zeinuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eskatzailearen titulartasuneko ondasunen ziurtagiria, Udalaren administrazio-betekizunetan jasota dagoena, hau da, ondorengo erroldetan:

  • Hiri ondasun higiezinak
  • Landa ondasun higiezinak.
  • Jarduera ekonomikoak.
  • Ibilgailuak

Oro har, egiaztagiri hori epaitegietan aurkezteko ematen da, doako justizia eskatzeko prozedura izapidetzeko, bai eta udaletxeetan aurkezteko ere, laguntza motaren bat eskatzeko eta emateko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskatzailearen NANa.

- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
        • Urnietako Udala
          San Juan 5 20130 URNIETA

                    ZENBAT KOSTATZEN DA?

                    Doan

                    PROZEDURAREN EPEA

                    • Aurreikusitako epea: Aste 1

                    ARAUDI APLIKAGARRIA

                    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                    Ez dagokio

                    NORK ONARTU BEHAR DU?

                    Ez dagokio

                    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                    Ez dagokio

                    OHARRAK

                    DATU PERTSONALEN BABESA

                    Tratamendu jarduera: TASEN ETA ZERGEN KUDEAKETA

                    Helburua eta zilegitasuna: Udal ordainarazpenen kudeaketa 7/1985 Legean oinarrituz, Toki Araubideko oinarriei eta tributu-legeri aplikagarriari buruzkoa.

                    Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak zerga-gaietan eskuduntza duten Administrazio Publikoei eta zilegizko hirugarren erakunde batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.

                    Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                    Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]