Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ) itzultzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga itzultzeko eskaera, behin betiko baja eman zaiolako edo suntsitu egin delako, edo lapurretagatik behin-behineko baja eman zaiolako Trafiko Buruzagitzan.

Itzulketaren kopurua, urteko zenbatekoari kenduko zaio, baja gertatu den hurrengo hilabetetik, abenduaren 31ra arte doan zenbatekoa.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga itzultzeko eskaera orria. Kontu-korronte zenbakia adierazi behar da (24 zenbakiak), ordainketa egiteko.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

- Trafiko Buruzagitzak emandako baja agiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
        • Urnietako Udala
          San Juan 5 20130 URNIETA

                    ZENBAT KOSTATZEN DA?

                    Doan

                    PROZEDURAREN EPEA

                    • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezeslea

                    ARAUDI APLIKAGARRIA

                    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                    Ez dagokio

                    NORK ONARTU BEHAR DU?

                    Ez dagokio

                    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                    Ez dagokio

                    OHARRAK

                    DATU PERTSONALEN BABESA

                    Tratamendu jarduera: TASEN ETA ZERGEN KUDEAKETA

                    Helburua eta zilegitasuna: Udal ordainarazpenen kudeaketa 7/1985 Legean oinarrituz, Toki Araubideko oinarriei eta tributu-legeri aplikagarriari buruzkoa.

                    Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak zerga-gaietan eskuduntza duten Administrazio Publikoei eta zilegizko hirugarren erakunde batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.

                    Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                    Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]