Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan alta ematea eta autolikidazioa egitea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lehen aldiz erositako ibilgailuen gaineko zergan alta ematea eta autolikidazioa egitea. Ibilgailua Trafiko Buruzagitzan matrikulatu aurretik ordaindu behar da. Era berean, aldi batez bajan egon diren ibilgailuei alta ematen zaienean ere egin behar da.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Interesa duten pertsona fisikoak.

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.

- Subjektu pasibo gisa aritzen den pertsona edo entitatearen NANa edo IFZ, edo legezko ordezkaria.

- Ibilgailuaren fitxa teknikoa.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
        • Urnietako Udala
          San Juan 5 20130 URNIETA

                    ZENBAT KOSTATZEN DA?

                    - Turismoak
                    9 zaldi fiskaletik beherakoak39,84 €
                    9 eta 11,99 zaldi fiskal bitartekoak81,70 €
                    12 eta 13,99 zaldi fiskal bitartekoak153,80 €
                    14 eta 15,99 zaldi fiskal bitartekoak219,27 €
                    16 eta 19,99 zaldi fiskal bitartekoak288,90 €
                    20 zaldi fiskaletik gorakoak364,49 €
                    - Autobusak
                    21 plazatik beherakoak207,55 €
                    21 eta 50 plaza bitartekoak296,85 €
                    50 plazatik gorakoak375,76 €
                    - Kamioiak
                    1.000 kilogramotik beherako karga erabilgarria dutenak99,09 €
                    1.000 eta 2.999 kilogramo bitarteko karga erabilgarria dutenak206,67 €
                    2.999tik eta 9.999 kilogramo bitarteko karga erabilgarria dutenak296,85 €
                    9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria dutenak375,76 €
                    - Traktoreak
                    16 zaldi fiskaletik beherakoak40,24 €
                    16 eta 25 zaldi fiskal bitartekoak66,60 €
                    25 zaldi fiskaletik gorakoak199,77 €
                    - Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdi-atoiak
                    1.000 kg-tik beherako eta 750 kg-tik gorako karga erabilgarria dutenak40,24 €
                    1.000 eta 2.999 kilogramo bitarteko karga erabilgarria dutenak64,76 €
                    2.999 kilogramotik gorako karga erabilgarria dutenak204,37 €
                    - Bestelako ibilgailuak
                    Ziklomotorrak10,91 €
                    125 cm3-bitarteko motozikletak edo motozikleta elektrikoak10,91 €
                    125 cm3-tik gorako eta 250 cm3 bitarteko motozikletak19,80 €
                    250 cm3-tik gorako eta 500 cm3 bitarteko motozikletak39,96 €
                    500 cm3-tik gorako eta 1.000 cm3 bitarteko motozikletak80,90 €
                    1.000 cm3-tik gorako motozikletak163,74 €

                    Kuotaren zenbatekoa hilabete naturaletan hainbanatuko da, lehen erosketaren egunari dagokion hilabetea barne dela.

                    PROZEDURAREN EPEA

                    • Aurreikusitako epea: Berehala

                    ARAUDI APLIKAGARRIA

                    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                    Ez dagokio

                    NORK ONARTU BEHAR DU?

                    Ez dagokio

                    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                    Ez dagokio

                    OHARRAK

                    Ibilgailuaren zerga helbidera daiteke hurrengo urteetarako, helbideratze-orria beteta (ikus 303 fitxa: “Ordainagirien helbideratzea”).

                    Kontu-hartzailetza Sailak egindako berrikuspenaren ondorioz, beste likidazio bat sor liteke.

                    DATU PERTSONALEN BABESA

                    Tratamendu jarduera: TASEN ETA ZERGEN KUDEAKETA

                    Helburua eta zilegitasuna: Udal ordainarazpenen kudeaketa 7/1985 Legean oinarrituz, Toki Araubideko oinarriei eta tributu-legeri aplikagarriari buruzkoa.

                    Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak zerga-gaietan eskuduntza duten Administrazio Publikoei eta zilegizko hirugarren erakunde batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.

                    Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                    Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]