Zergen salbuespenen eta hobarien eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerga honen araudi berezian ezarritako salbuespen, hobari edo ez zergapetzeko adierazpena eskatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- NANa

- Zerga salbuespena eta hobarien eskaera orria.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

- Ibilgailuaren Fitxa Teknikoaren fotokopia.

- Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.

Horrez gain:

Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko eta garraiatzeko matrikulatuta daudenean:

  • Minusbaliotasunaren sinestamendua edo, dagokionean, mugikortasun murriztuarena, eskumena duen organoak emana.
  • Ohiko gidaria jasotzen duen ibilgailuaren aseguru polizaren fotokopia.
  • e) atalean azaldutako baldintzetan pertsona minusbaliatuen ibilgailuak beren kargu dituzten titularrek minusbaliotasun maila eta pertsona minusbaliatuarekiko harremana egiaztatu behar dute Udalean.

Traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta nekazaritzako makinak badira:

  • Nekazaritzako makineria inskribatzeko kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurumen Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean emana.

Familia ugariko kide diren sujetu pasiboak

  • Familia ugariaren titulua, orokorra edo berezia, kasuaren arabera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
        • Urnietako Udala
          San Juan 5 20130 URNIETA

                    ZENBAT KOSTATZEN DA?

                    Doan

                    PROZEDURAREN EPEA

                    • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
                    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezeslea

                    ARAUDI APLIKAGARRIA

                    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                    Ez dagokio

                    NORK ONARTU BEHAR DU?

                    Alkatea

                    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                    Ez dagokio

                    OHARRAK

                    Hobariak eta salbuespenak aplikatzeko, interesdunak Udalarekin dituen zerga-betebeharrak egunean izan beharko ditu emakidaren unean, eta horrez gain, udalerrian egongo da erroldatuta. Titularra pertsona juridikoa bada, udalerriko JEZan alta emanda egon beharko du.

                    Familia ugari tituluak zergaren sortzapena hasten den egunean indarrean egon beharko du. Hobariak eragina edukiko du eskatzen den unearen hurrengo ekitalditik hasi eta familia ugariko titulua iraungitzen den ekitaldira arte.

                    Aipatutako hobariak zerga kuotari aplikatuko zaizkio.

                    TMIZ: Ibilgailu matrikulatu berriek, adierazitako baldintzak betetzen dituztenean, gauden urtean hobari hau gozatu ahalko du. Horretarako eskaera egin beharko du hilabete bateko (1) epean, Probintziako Trafikoko Buruzagitzan alta emandako egunetik aurrera.

                    DATU PERTSONALEN BABESA

                    Tratamendu jarduera: TASEN ETA ZERGEN KUDEAKETA

                    Helburua eta zilegitasuna: Udal ordainarazpenen kudeaketa 7/1985 Legean oinarrituz, Toki Araubideko oinarriei eta tributu-legeri aplikagarriari buruzkoa.

                    Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak zerga-gaietan eskuduntza duten Administrazio Publikoei eta zilegizko hirugarren erakunde batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.

                    Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                    Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]