Hobariaren eskaera: Ur hornidura zerbitzuan, estolderia zerbitzuan eta zaborrak bildu eta deuseztatzeko zerbitzuen tasa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ur hornidura zerbitzuan, estolderia zerbitzuan eta zaborrak bildu eta deuseztatzeko zerbitzuen tasetan hobaria eskatzeko.

Hobarien eskaerak aurkezteko epea urriaren 1etik urriaren 31 arte izango da. Etxebizitza batean ur hornidura edo zabor bilketa zerbitzuaren alta urriaren 1etik aurrera egiten denean eskaera aurkezteko epea zerbitzuan alta eman denetik hilabete bateko epearen barruan egin ahal izango da, betiere abenduaren 31a baino lehenago.

NORK ESKA DEZAKE?

Erabiltzaileak:

1.- Bizikidetza unitateko parte diren erabiltzaileek eta unitateko kide guztien dirusarrerak batuta araudi honetan ezartzen diren mugak gainditzen ez dituztenek (ikusi araudi aplikagarria).

2.- Onuradunek eskaera egiteko unean Urnietan erroldatua egon behar dute.

3.- Hobariak aplikatzeko, interesdunak Udalarekin dituen zerga-betebeharrak egunean izan beharko ditu emakidaren unean, eta horrez gain, udalerrian egongo da erroldatuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- NANaren fotokopia.

- Ura eta zaborra tasen hobariaren eskaera orria.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

- Banketxeko kontu egoeren ziurtagiria edo Udalari baimena ematea informazio hori zuzenean banketxeei eskatzeko.

- Familia unitateko kideen ondasunei buruzko Ogasun Ordezkaritzak emandako ziurtagiria edo Urnietako Udala baimentzea Ogasunari informazio hori zuzenean eskatzeko.

Errenta aitorpena aurkeztu behar dutenak:

- Azken ekitaldiko pertsona fisikoen gaineko Errenta Aitorpenaren fotokopia.

Errenta aitorpena aurkezteko obligaziorik ez dutenak:

- Lan-bizitza ziurtagiria

- Errenta aitorpena aurkezteko obligaziorik ez duela ziurtatzen duen agiria, Foru Ogasunak emandakoa, azken ekitaldikoa.

- Gizarte Segurantzaren prestaziorik badu: Jasotako diru-sarrera gordinen ziurtagiria; nahikoa izango da Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako ematen duen diru-sarreren agiria.

- Langabezia kobratzen badu: SEPEk emandako ziurtagiria: lanik gabe dagoela adierazi beharko du eta zenbat diru jasotzen duen zehaztu. Urnietako

Udalak beharrezkoa deritzon beste edozein dokumentu eskatu ahal izango du.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
          • Urnietako Udala
            San Juan 5 20130 URNIETA

                    ZENBAT KOSTATZEN DA?

                    Doan

                    PROZEDURAREN EPEA

                    • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
                    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezeslea

                    ARAUDI APLIKAGARRIA

                    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                    Ez dagokio

                    NORK ONARTU BEHAR DU?

                    Alkatea

                    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                    Ez dagokio

                    OHARRAK

                    Bizikidetza unitateko kide kopurua zehaztu ahal izateko (18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa), eskaera unean Udal biztanle erroldan dagoen Informazioa eta eskatzailea erroldatuta egon beharko duen etxebizitza hartuko da aintzat (erroldatutako pertsona menpekotasuna duen pertsonaren zaintzailea ez bada behintzat, kasu horretan, azken horren diru-sarrera ez da aintzat hartuko).

                    Onuradunek eskaera egiteko unean Urnietan erroldatua egon behar dute.

                    Hobariak aplikatzeko, interesdunak Udalarekin dituen zerga-betebeharrak egunean izan beharko ditu emakidaren unean, eta horrez gain, udalerrian egongo da erroldatuta.

                    Hobaria onartu den urtean ez da aplikatuko, hurrengo urtean baizik.

                    Hobarien eskaerak aurkezteko epea urriaren 1etik urriaren 31 arte izango da. Etxebizitza batean ur hornidura edo zabor bilketa zerbitzuaren alta urriaren 1etik aurrera egiten denean eskaera aurkezteko epea zerbitzuan alta eman denetik hilabete bateko epearen barruan egin ahal izango da, betiere abenduaren 31a baino lehenago.

                    DATU PERTSONALEN BABESA

                    Tratamendu jarduera: TASEN ETA ZERGEN KUDEAKETA

                    Helburua eta zilegitasuna: Udal ordainarazpenen kudeaketa 7/1985 Legean oinarrituz, Toki Araubideko oinarriei eta tributu-legeri aplikagarriari buruzkoa.

                    Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak zerga-gaietan eskuduntza duten Administrazio Publikoei eta zilegizko hirugarren erakunde batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.

                    Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                    Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]