Udaletxean ezkontza zibileko zeremonia egitea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udaletxean ezkontza zibileko zeremonia egitea. Egintzaren eskueslea alkatea edo zinegotzi ordezkaria izango da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Ezkontza zibilerako eskaera orria. Bertan, ezkontideen izena eta bi abizen idatziko dira, eta ezkontza zein egun eta ordutan izango den adieraziko da, aurrez egindako erreserbaren arabera (ikus oharrak).

- Ezkontideen NANaren fotokopia.

- Bi lekukoen NANaren fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
          • Urnietako Udala
            San Juan 5 20130 URNIETA

                    ZENBAT KOSTATZEN DA?

                    Doan

                    PROZEDURAREN EPEA

                    • Aurreikusitako epea: Hilabete 1

                    ARAUDI APLIKAGARRIA

                    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                    1. Eskaera gutxienez 15 egun lehenago egin beharko da.
                    2. Erreserba ezeztatu nahi izanez gero, idatziz eskatu beharko da, eguna eta ordua adierazita.

                    NORK ONARTU BEHAR DU?

                    Ez dagokio

                    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                    Ez dagokio

                    OHARRAK

                    BAKE EPAITEGIAN EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                    Interesdunek Bake Epaitegira joan beharko dute ezkontza-espedientea izapidetzera (informazio gehiago, esteka honetan: http://www.justizia.net/matrimonio-civil/presencial).

                    DATU PERTSONALEN BABESA

                    Tratamendu jarduera: EZKONTZA ZIBILAK

                    Helburua eta zilegitasuna: Ezkontza zibilen kudeaketa, abenduaren 23ko 35/1994 Legearen arabera, alkateek ezkontza zibilak egiteko baimenen inguruan Kode Zibila aldatzeari buruzkoa.

                    Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Justizia Ministerioaren mendeko Erregistro Zibilari jakinarazi ahal izango zaizkio.

                    Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                    Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]