Udalari zuzentzen zaion kalte-ordainaren erreklamazioa da, herritarrek ondasun edo eskubideetan izandako lesioengatik, betiere zerbitzu publikoen funtzionamendu ohiko edo ohiz kanpokoaren ondorio direnean haiek. Kalte-ordaina jasotzeko eskubidetik kanpo gelditzen dira besterik ezineko kasuak, eta halaber, herritarra jasan beharrean den eginbide juridikoak.
Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.
- Interesdunen eskaeran zehaztu beharko da zer kalte gertatu diren, zer kausa-lotura dagoen haien eta zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren artean, ondare-erantzukizunaren ebaluazio ekonomikoa, ahal bada, eta zer unetan gertatu zen egiazki kaltea; horrekin batera adieraziko dira egoki iritzitako alegazio, dokumentu eta informazio guztiak, eta froga proposatuko da, erreklamatzaileak baliatu asmo dituen bitartekoak aipatuz.
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
Doan
1.- Alkatetzaren ebazpena espediendeari hasiera adostuz.
2.- Prozedura hasteko erabakia interesdunari jakinaraztea.
3.- Hala badagokio, 10 eta 30 bitarteko baliodun egunen probaldia irekitzea.
4.- Kalte-ordaina eman daitekeen ustezko kaltea eragin duen zerbitzuari buruzko txostena, jaulkitzeko epea ezin izango da hamar egun baliodun baino gehiagokoa izan.
5.- Interesdurari, instrukzio-organoaren epazpena jakinaraztea.
6.- Eskatutako kalte-ordainaren zenbatekoa 18.000 eurokoa edo hortik gorakoa bada, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpen eskaera.
7.- Ebatzi eta interesdun pertsonari jakinarazi.
Ez dagokio
Ez dagokio
Erreklamazioa egiteko eskubidea urtebeteren buruan preskribatuko da, kalte-ordaina ekarri duen egitate edo egintza izan zenetik edo kaltearen ondorioak agertu zirenetik aurrera. Pertsonei kalte fisiko edo psikikoak eginez gero, sendatzen direnetik edo kalte horien ondorioak zehazten diren egunetik hasiko da zenbatzen epea.
Tratamendu jarduera: ZERBITZU OROKORRAK
Helburua eta zilegitasuna: Zerbitzu orokorren kudeaketa, Administrazioaren ondare erreklamazioak eta prozedura zigortzaileak, Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Arruntaren 39/2015 Legearekin bat etorriz.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak erakunde aseguratzaileei eta Eusko Jaurlaritzaren Aholku Batzorde Juridikoari jakinarazi ahal izango zaizkio.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]