Dokumentuen sarbidea, kontsulta eta kopia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Erabakien kopiak eta ziurtagiriak eta horien aurrekariak eskatzea, bai eta udal-artxibo eta erregistroetan dauden beste agiri batzuk ere.

NORK ESKA DEZAKE?

Erabakiak eta beraien aurrekariak

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridiko.

Espedienteak

Espediente irekietan interesdunek bakarrik.

Hala ere, prozedura amaituetan, adinez nagusia den edozeinek du eskubidea udal artxiboan dauden dokumentuak kontsultatzeko, berdin da haiek idatziak, soinudunak edo irudidunak izan, non eta eskatutako dokumentuak ez dauden gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 14. eta 15. artikuluetan jasoak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Amaitu gabeko prozeduren kasuan, interesdunaren legezko izaera egiaztatu beharko da.

- Bere eskubidearen oinarri diren dokumentuak.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

      Email bidez:
    • urnietakoudala@urnieta.eus

        Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
      • Urnietako Udala
        San Juan 5 20130 URNIETA

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  . - Alderdiak eskatuta egindako dokumentuak: Dokumentu mota

                  Eskatzaileak izapidetutako lizentziari uko egitea

                  Udaltzaingoaren txostena45 €
                  Liburutegiko txartelak berritzea4 €
                  Eskatzaileak izapidetutako lizentziari uko egitea30 €

                  - Dokumentu eta planoen kopiak: Plotter (Kopiak 5orrialde baino gehiago direnean kobratuko da edo kanpora bidali behar denean)
                  > A-0 /ml16 €
                  = A-016 €
                  = A-112 €
                  = A-29 €
                  = A-36 €

                  - Kontagailua (kopiak 5 orrialde baino gehiago direnean kobratuko da edo kanpora bidali behar denean)
                  > A-0 /ml12 €
                  = A-012 €
                  = A-17 €
                  = A-24 €
                  = A-30,4 €
                  = A-40,2 €

                  - Dokumentu eta plano digitalen kopiak: 5 orrialde baino gehiago direnean kobratuko da.
                  Plano edo iruida euskarri digitalean (bakoitza)0,80 €
                  Dokumentua euskarri digitalean (orrialdea)0,20 €

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezeslea

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  Dagokion sailari helaraztea.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Ez dagokio

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: IZAPIDE OROKORRAK

                  Helburua eta zilegitasuna: Herritarren eskariak artatzearen inguruko espedienteak kudeatzea. Eskumenak garatzea Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen eta Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Arruntari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]