Bi urtero berritu behar dira Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza iraunkorreko baimenik (“iraupen luzekoak” deritzenak) ez duten herritarren udal errolda erregistroko inskripzioak, azken alta-datatik edo azken errolda-berritzetik aurrera kontatzen hasita.
Europar Batasuneko herritarrak ez izanik, Espainian bizi eta egoitza iraunkorrerako baimenik ("iraupen luzekoak" deritzenak) ez duten eta Urnietan erroldatuta dauden herritarrek eskatu behar dute.
- Espainiako agintaritzak emandako bizileku-txartela (indarrean) edo bere nazionalitateko herrialdeko pasaportea (indarrean; iraungirik badago, pasaportea berritzeko frogagiria ere bai).Gehienbat AIZrekin berrituko da.(Beste herrialdeetako bizileku-txartela ez da baliozkoa izango).
- Adingabeen kasuan: Berritzeko eskaria gurasoek edota legezko ordezkariak bete beharko dute, eta hauen nortasun agiriaren fotokopia erantsiko zaio. Gurasoetako batekin bakarrik erroldatzen badira, beste gurasoaren baimena edo adingabekoaren tutoretza izateari buruzko dokumentazioa aurkeztea (epai judiziala).
- Bizileku-baimen iraunkorra ("Iraupen luzekoa” izenekoa 2011. urtetik aurrera) edo Espainiako nortasun-agiri nazionala izanez gero, era berean aurkeztu beharko dira agiri horiek, eskatzailea izapidetu beharreko bajen zerrendatik kanpo uzteko.
Doan
Ez dagokio
Ez dagokio
Ez dagokio
Tratamendu jarduera: BIZILAGUNEN ERROLDA
Helburua eta zilegitasuna: Bizilagunen erroldaren udal kudeketa. Toki Araubideko Oinarrien Arautzaile den apirilaren 2ko 7/1985 Legean oinarritutako eskuduntzak garatzea.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak EIN, EUSTAT eta beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Udalei, Mankomunitateei. Estatuko segurtasun indar eta kidegoak. Kulturnieta Sozietate Publikoa
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]