Egoitza-baimen iraunkorra duten Europar Batasuneko eta Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren errolda-inskripzioa baieztatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Europako Erkidegoko eta Europako Erkidegokoak ez diren eta bizileku iraunkorra ("iraupen luzekoa" deitua) duten atzerritarren biztanleen erroldako inskripzioak 5 urtean behin baieztatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Bizileku iraunkorra izateko baimena duten herritar komunitarioak eta ez-komunitarioak eskatu behar dute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Espainiako agintaritzak emandako bizileku-txartela (indarrean) edo bere nazionalitateko herrialdeko pasaportea (indarrean; iraungirik badago, pasaportea berritzeko frogagiria ere bai).Gehienbat AIZrekin berrituko da.(Beste herrialdeetako bizileku-txartela ez da baliozkoa izango).

- Adingabeen kasuan: Berritzeko eskaria gurasoek edota legezko ordezkariak bete beharko dute, eta hauen nortasun agiriaren fotokopia erantsiko zaio. Gurasoetako batekin bakarrik erroldatzen badira, beste gurasoaren baimena edo adingabekoaren tutoretza izateari buruzko dokumentazioa aurkeztea (epai judiziala).

- Bizileku-baimen iraunkorra ("Iraupen luzekoa” izenekoa 2011. urtetik aurrera) edo Espainiako nortasun-agiri nazionala izanez gero, era berean aurkeztu beharko dira agiri horiek, eskatzailea izapidetu beharreko bajen zerrendatik kanpo uzteko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

                        ZENBAT KOSTATZEN DA?

                        Doan

                        PROZEDURAREN EPEA

                        • Aurreikusitako epea: Berehala

                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                        Ez dagokio

                        NORK ONARTU BEHAR DU?

                        Ez dagokio

                        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                        Ez dagokio

                        OHARRAK

                        Udalak interesdunari gutun ziurtatu bidez bidaliko dio errolda-inskripzioa baieztatzeko betebeharraren abisua, inskripzioaren azken eguna adierazita.

                        Baieztatzeko eskaera ezarritako epean jasotzen ez bada, Biztanleen Udal Erroldaren baja izapidetuko da, ofiziozko baja izeneko izapidearen bidez.

                        DATU PERTSONALEN BABESA

                        Tratamendu jarduera: BIZILAGUNEN ERROLDA

                        Helburua eta zilegitasuna: Bizilagunen erroldaren udal kudeketa. Toki Araubideko Oinarrien Arautzaile den apirilaren 2ko 7/1985 Legean oinarritutako eskuduntzak garatzea.

                        Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak EIN, EUSTAT eta beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Udalei, Mankomunitateei. Estatuko segurtasun indar eta kidegoak. Kulturnieta Sozietate Publikoa

                        Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                        Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]