Erroldan ofizioz baja ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urnietako biztanleen udal erroldan baja ematea, bizilekua Espainiako Estatuko edo atzerriko beste udalerriren batera aldatzearen ondorioz:

- Automatikoki.

- Atzerritarrak.

- Ofizioz, interesdunak hala eskatuta.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Interesa duten pertsona fisikoak.

Ofiziozko bajaren kasuan, ondorengoek ere eska dezakete:

  • Etxebizitzaren jabea.
  • Etxebizitza horretako alokairu-kontratuaren titularra.

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Automatikoki:

Bizilekua ESPAINIAKO beste udalerri batera aldatzeagaitik:

- Pertsona batek Urnietako udalerrian baja eman nahi badu bizilekua ESPAINIAKO beste udalerri batera aldatu duela eta, ez da beharrezkoa izango Urnietan baja eskatzea. Aski izango du alta eman nahi duen udalerrian alta izapidetzearekin (udalerri horrek baja bidaliko dio Urnietako Udalari, eta Urnietako Udalak ofizioz kudeatuko du).

ATZERRIRA bizitzera joateagaitik:

- Espainiar bat Atzerrira badoa bizitzera,herrialde hartako Espainiako kontsuletxean eman beharko du izena (hark bidaliko dio baja Urnietako Udalari, eta Urnietako Udalak ofizioz kudeatuko du). Hala behar denean, idatziz eskatu beharko du baja Urnietako Udalean, dagokion herrian edo kontsuletxean izena eman duela egiaztatzen duen agiria erantsita (alta zein egunetan eman den adierazi beharko da).

Atzerritarrak:

- Pertsona horrek atzerritar nazionalitatea badu eta Urnietako udalerrian baja eman nahi badu bere bizilekua atzerrira aldatuko duela eta, idatziz eskatu beharko du eta bere nortasun-agiriaren fotokopia erantsi.

Ofiziozko baja, interesdunak hala eskatuta:

- Interesdunak idatziz eskatzea.

- Ofiziozko baja eskatzeko arrazoia bertan erroldaturik dauden ezkonkideak banantzearen ondorio bada, etxebizitzaz gozatzeko eskubidea soil-soilik ezkontide eskatzaileari eman zaiola dioen banantze-epaiaren kopia aurkeztu beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
          • Urnietako Udala
            San Juan 5 20130 URNIETA

                      ZENBAT KOSTATZEN DA?

                      Doan

                      PROZEDURAREN EPEA

                      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezeslea

                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                      Ez dagokio

                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                      Ez dagokio

                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                      Ez dagokio

                      OHARRAK

                      DATU PERTSONALEN BABESA

                      Tratamendu jarduera: BIZILAGUNEN ERROLDA

                      Helburua eta zilegitasuna: Bizilagunen erroldaren udal kudeketa. Toki Araubideko Oinarrien Arautzaile den apirilaren 2ko 7/1985 Legean oinarritutako eskuduntzak garatzea.

                      Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak EIN, EUSTAT eta beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Udalei, Mankomunitateei. Estatuko segurtasun indar eta kidegoak. Kulturnieta Sozietate Publikoa

                      Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                      Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]