Biztanleen udal erroldako inskripzioan jadanik Urnietan erroldatuta dagoen pertsona baten helbideari buruzko datuak aldatzea.
Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.
- Erroldan inskribatzeko edo aldatzeko eskaera orria (adin nagusiko guztiek sinatua).
- Erroldarako ordezkapen idatzia, hala badagokio.
IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:
- Erroldatzen diren pertsona guztien indarrean dagoen NANa (nahitaezkoa 14 urtetik aurrera).
- Adingabekoak badira, familia-liburua, eta gurasoetako batekin bakarrik erroldatzen badira, beste gurasoaren baimena edo tutoretza izatea justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztea (epai judiziala).
- Baimen-agiria, izapidea interesduna ez den beste norbaitek egin edo sinatzen badu.
ATZERRITAR HERRITARTASUNA DUTEN PERTSONEN IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK
- Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechesteingo eta Suitzako herritarrek beren nazionalitateko herrialdeko pasaportea edo nortasun-agiria aurkeztu beharko dute (indarrean egon behar du), eta Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda badaude (AIZ hor egongo da jasota), hori egiaztatzen duen agiria.Izena, gehienbat, AIZrekin emango da.
- Beste estatu batzuetako herritar nazionalek Espainiako agintaritzek emandako bizileku-txartela aurkeztu beharko dute (txartelak indarrean egon behar du).Halakorik izan ezean, beren nazionalitateko herrialdeko pasaportea aurkeztu ahalko dute (indarrean egon beharko du).(Beste herrialdeetako bizileku-txartela ez da baliozkoa izango).Izena, gehienbat, AIZrekin emango da.
ETXEBIZITZAREN AGIRIAK
Pertsona gehiago erroldatuta badaude:
Etxebizitza erabiltzeko eskubidea duen titular erroldatuaren baimena (jabea,maizterra edo besterik) eta baimena ematen duen pertsonaren NANaren fotokopia. Alokairuaren kasuan, etxebizitzaren edo logelaren alokairu-kontratua; aspaldikoa bada, gainera, alokairuaren azken ordainagiria aurkeztu beharko da.
Etxebizitza hutsik egonez gero:
Etxebizitzaren okupazioaren egiaztagiria. Ondoko hauek denak izango dira baliozkoak:
Doan
Ez dagokio
Ez dagokio
Ez dagokio
Tratamendu jarduera: BIZILAGUNEN ERROLDA
Helburua eta zilegitasuna: Bizilagunen erroldaren udal kudeketa. Toki Araubideko Oinarrien Arautzaile den apirilaren 2ko 7/1985 Legean oinarritutako eskuduntzak garatzea.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak EIN, EUSTAT eta beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Udalei, Mankomunitateei. Estatuko segurtasun indar eta kidegoak. Kulturnieta Sozietate Publikoa
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]