Urnietako biztanleen udal erroldan alta ematea, Espainiako Estatuko edo atzerriko beste udalerriren batetik datozen bizileku-aldaketen ondorioz.
Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.
- Erroldan inskribatzeko eskaera orria (adin nagusiko guztiek sinatua).
- Erroldarako ordezkapen idatzia, hala badagokio.
IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:
- Erroldatzen diren pertsona guztien indarrean dagoen NANa (nahitaezkoa 14 urtetik aurrera). Iraungiz gero, gehitu berritzeko eskaera.
- Adingabekoak badira, familia-liburua, eta gurasoetako batekin bakarrik erroldatzen badira, beste gurasoaren baimena edo adingabekoaren tutoretza izateari buruzko dokumentazioa aurkeztea (epai judiziala).
- Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, baimen-agiria.
ATZERRITARREN IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:
- Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechesteingo eta Suitzako herritarrek beren nazionalitateko herrialdeko pasaportea edo nortasun-agiria aurkeztu beharko dute (indarrean egon behar du), eta Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda badaude (AIZ hor egongo da jasota), hori egiaztatzen duen agiria. Ahal dela, AIZrekin egingo da inskripzioa. Iraungiz gero, gehitu berritzeko eskaera.
- Beste estatu batzuetako herritar nazionalek Espainiako agintaritzek emandako bizileku-txartela aurkeztu beharko dute (txartelak indarrean egon behar du).Halakorik izan ezean, beren nazionalitateko herrialdeko pasaportea aurkeztu ahalko dute (indarrean egon beharko du).(Beste herrialdeetako bizileku-txartela ez da baliozkoa izango).Izena, gehienbat, AIZrekin emango da. Iraungiz gero, gehitu berritzeko eskaera.
ETXEBIZITZAREN AGIRIAK
Pertsona gehiago erroldatuta badaude: Etxebizitza erabiltzeko eskubidea duen titular erroldatuaren baimena (jabea, maizterra edo besterik) eta baimena ematen duen pertsonaren NANaren fotokopia. Alokairuaren kasuan, etxebizitzaren edo logelaren alokairu-kontratua; aspaldikoa bada, gainera, alokairuaren azken ordainagiria ere aurkeztu beharko da.
Etxebizitza hutsik egonez gero:
Etxebizitzaren okupazioaren egiaztagiria. Ondoko hauek denak izango dira baliozkoak:
Interesdunak jatorrizko udalerria adieraziko du.Atzerritarra bada, aski izango da zein hiri eta herrialdetatik datorren adieraztea.
Doan
Ez dagokio
Ez dagokio
Ez dagokio
Tratamendu jarduera: BIZILAGUNEN ERROLDA
Helburua eta zilegitasuna: Bizilagunen erroldaren udal kudeketa. Toki Araubideko Oinarrien Arautzaile den apirilaren 2ko 7/1985 Legean oinarritutako eskuduntzak garatzea.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak EIN, EUSTAT eta beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Udalei, Mankomunitateei. Estatuko segurtasun indar eta kidegoak. Kulturnieta Sozietate Publikoa
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]