Agiri honek egiaztatzen du pertsona bat helbide batean erroldatuta dagoela, une horretan biztanleen udal erroldan jasota dauden datuekin.
Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.
Interesduna azalduz gero, indarrean dagoen bere NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren jatorrizko agiria aurkeztu beharko du, dagokion moduan. Iraungitako NANaren edo pasaportearen kasuan, gehitu berritzeko eskaera. Lapurreta edo galera gertatuz gero (indarrean dagoen dokumentua zein iraungitakoa), dagokion salaketa aurkeztu behar da berritzeko eskaerarekin batera.
Baimendutako pertsona bat azalduz gero, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
Eskaera telefonoz eginez gero, datu hauek eman eta egiaztatu beharko dira:NANa, helbidea, izena eta bi abizenak (ziurtagiria erroldan ageri den helbidera baino ez da bidaliko).
Zerbitzu telematikoetara sartzeko, autentifikazio eta sinadura elektronikoko sistema elektroniko bat eduki beharko da: B@kQ ziurtagiria, Izenperen beste ziurtagiri batzuk, NAN-e, FNMT.
Doan
Ez dagokio.
Ez dagokio
Ez dagokio
Tratamendu jarduera: BIZILAGUNEN ERROLDA
Helburua eta zilegitasuna: Bizilagunen erroldaren udal kudeketa. Toki Araubideko Oinarrien Arautzaile den apirilaren 2ko 7/1985 Legean oinarritutako eskuduntzak garatzea.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak EIN, EUSTAT eta beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Udalei, Mankomunitateei. Estatuko segurtasun indar eta kidegoak. Kulturnieta Sozietate Publikoa
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]