Espedienteak nere izenean

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bi eduki ditu:

  1. Izapidetze-egoerari buruzko informazioa, espedienteei dagokienez, iteresatu izaera dutenean..
  2. Espediente horretan jasota dauden agirien kopiak lortzea.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Pertsona fisiko eta juridikoak.

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Interesdunak bere eskubideak oinarritzeko erabiltzen dituen agiriak.

- Dokumentuen kopiak eskatuz gero: eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
        • Urnietako Udala
          San Juan 5 20130 URNIETA

                    ZENBAT KOSTATZEN DA?

                    . - Alderdiak eskatuta egindako dokumentuak: Dokumentu mota

                    Eskatzaileak izapidetutako lizentziari uko egitea

                    Udaltzaingoaren txostena45 €
                    Liburutegiko txartelak berritzea4 €
                    Eskatzaileak izapidetutako lizentziari uko egitea30 €

                    - Dokumentu eta planoen kopiak: Plotter (Kopiak 5orrialde baino gehiago direnean kobratuko da edo kanpora bidali behar denean)
                    > A-0 /ml16 €
                    = A-016 €
                    = A-112 €
                    = A-29 €
                    = A-36 €

                    - Kontagailua (kopiak 5 orrialde baino gehiago direnean kobratuko da edo kanpora bidali behar denean)
                    > A-0 /ml12 €
                    = A-012 €
                    = A-17 €
                    = A-24 €
                    = A-30,4 €
                    = A-40,2 €

                    - Dokumentu eta plano digitalen kopiak: 5 orrialde baino gehiago direnean kobratuko da.
                    Plano edo iruida euskarri digitalean (bakoitza)0,80 €
                    Dokumentua euskarri digitalean (orrialdea)0,20 €

                    1. Prozedura zehatz bateko izapideen egoerari buruzko informazioa ematea doakoa da.

                    2. Kopiak prezio publikoaren arabera ordainduko dira.

                    PROZEDURAREN EPEA

                    • Aurreikusitako epea: Informazioa berehalakoa izango da. Kopiak aste bateko epean egingo dira.

                    ARAUDI APLIKAGARRIA

                    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                    Kasu bakoitzen dagokiona.

                    NORK ONARTU BEHAR DU?

                    Ez dagokio

                    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                    Ez dagokio

                    OHARRAK

                    DATU PERTSONALEN BABESA

                    Tratamendu jarduera: IZAPIDE OROKORRAK

                    Helburua eta zilegitasuna: Herritarren eskariak artatzearen inguruko espedienteak kudeatzea. Eskumenak garatzea Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen eta Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Arruntari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

                    Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.

                    Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                    Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]