Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eraikinaren Ikuskapen Teknikoak aukera ematen die nagusiki bizitegi-erabilera duten eraikinen jabeei, bai eta eraikin horiek erabiltzen dituztenei eta administrazio eskudunei ere eraikinetan hautemandako kalteak eta gabeziak ezagutzeko, bai eta horien kausa posibleak ezagutzeko eta egonkortasuna, segurtasuna, estankotasuna eta egituraren finkapena ziurtatzeko gomendatutako neurriak zehazteko ere, eraikina dagokion xedearen arabera benetan erabili ahal izateko.

Ikuskapen tekniko bat egingo da eraikina osatzen duen atari bakoitzeko.

Eraikinen ikuskapen teknikoa honako hauek osatuko dute: eraikinaren jabeak bete beharreko aurretiazko galdetegi batek eta horretarako gaitutako pertsonak ikuskapen bisual batetik abiatuta egindako txosten batek, eta eraikina osatzen duen atari bakoitzean dauden lokal eta etxebizitza guzti-guztiei buruzkoa izango da.

Udalak udaleko zerbitzu teknikoek egin beharrekotzat jotzen dituzten hobekuntzak edo konponketak egiteko agindu ahal izango du, nahiz eta jarduketa horiek ezin ordenatu eraikinaren ikuskapen teknikoaren irizpenaren arabera.

Egin beharreko konponketa edo hobekuntza-lanak egiteko dagokion udal-lizentzia eskatu beharko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egitera behartuta dauden eraikinen jabeak.

Behartuta daude:

Erabilera nagusia bizitegitarakoa duten eraikinen jabeek eraikina dagoen udalerriko udalari aurkeztu beharko diote, eraikinak 50 urte bete eta hurrengo urtean, Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren ondoriozko txostenaren kopia, ezarritako edukia, modua eta epea adierazita.

Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren kopia aurkezteko betebeharretik salbuetsita daude legezko aurri-egoeran deklaratutako eta erabilera nagusia bizitegitarakoa duten eraikinak.

Eraikinen ikuskapen teknikoa garaiz eta behar bezala aurkezteko betebeharra ez betetzea hirigintzako arau-haustetzat hartuko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- EIT eskaera orria.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

- EITaren paperezko agirien kopia.

- EITko dokumentazioaren kopia XML eta PDF fitxategietan (Euskoregiterekin bateragarria).

- Erabilera eta Mantentze Planaren komunikazio-eredua, II. eranskinaren arabera.

- Dokumentazioa aurkezteko epeak: urtebete eraikinak 50 urte betetzen dituenetik.

- Eraikinaren ikuskapen teknikoak 10 urteko balioa izango du, eta epe hori igarotakoan, beste ikuskapen bati dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da.

- Eraikinaren Ikuskapen Teknikoan berehala egitea (1. maila), oso premiazkoa (2. maila) edo premiazkoa (3. maila) eskatzen duten lesioak edo kalteak detektatzen badira, Akatsak zuzendu izanaren Ziurtagiria aurkeztuko da gehienez ere hiru hilabeteko epean, ikuskapenaren ondoriozko jarduketak amaitzen direnetik zenbatzen hasita.

- Eraikinaren Ikuskapen Teknikoan berehala egin behar diren lesioak edo kalteak hautematen badira (1. maila), berehala jakinarazi beharko zaio Udalari.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

                      ZENBAT KOSTATZEN DA?

                      Udalaren tarmitazioa doakoa da.

                      Eraikinen ikuskapen teknikoaren kostua eraikinaren jabearen kontura izango da.

                      PROZEDURAREN EPEA

                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                      1.- Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren (EIT) kopia erregistratzea.

                      2.- Dokumentazioaren administrazio-berrikuspena.

                      3.- Dokumentazioa zuzentzeko errekerimendua (10 egun baliodun).

                      4.- Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren (EIT) irizpenaren azterketa teknikoa.

                      5.- Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa Eusko Jaurlaritzaren erregistroan (EuskoRegite) sartzea.

                      6.- Interesdunaren jakinaraztea, eraikina ikuskatu ondoren antzemandako akatsak konpontzeko epea adieraziz.

                      7.- Antzemandako akatsak zuzentzeko lanak amaitu ondoren, "Akatsak Zuzendu izanaren Ziurtagiria" entregatuko da Udalean, hasierako EITaren modu eta formatu berean (papera eta CDa pdf eta xml fitxategiekin).

                      8.- Eusko Jaurlaritzaren EuskoRegite programaren erregistroan Akatsak Zuzendu izanaren Ziurtagiria sartzea.

                      9.- Euskal kultura-ondarearen arloko araudiaren mende dauden eraikinetan, Udalak telematikoki jakinarazi beharko dio Ikuskaritzaren emaitza Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailari.

                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                      Ez dagokio

                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                      Ez dagokio

                      OHARRAK

                      Eraikinaren adina zehazteko, honako dokumentu hauek hartuko dira kontuan, lehentasun honen arabera:

                      - Obren amaierako ziurtagiria edo obren onarpen-akta.

                      - Obra berriaren deklarazioa.

                      - Katastroko ziurtagiria.

                      - Lehen okupazioko lizentzia.

                      - Eraikinen katastroan edo erroldan agertzen den adina.

                      Eraikinari birgaitze integraleko esku-hartze bat egin bazaio, eraikinaren erabateko amaiera-datatzat hartuko da birgaitze integralaren ondoren eraikina lehenengoz okupatzeko lizentziari dagokion data, eta, halakorik ezean, obren amaierako ziurtagiriari dagokiona.

                      DATU PERTSONALEN BABESA

                      Tratamendu jarduera: HIRIGINTZAREN KUDEAKETA

                      Helburua eta zilegitasuna: Erregistroa, kudeaketa, lokalen erabileraren baimenak eta bide publikoaren erabilera, lizentziak (baratz ekologikoak) eta Hirigintzako espedienteen jarraipena, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen arabera eta sektoreko legedi aplikagarriaren arabera (2/2006 Legea, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa).

                      Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

                      Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                      Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]