Dirulaguntza hauen helburua da Tolosako ikastetxeei edo guraso-elkarteei eskola-kiroleko jardueren kudeaketa eta arreta hobetzeko egitura espezifiko egonkorrak sortzeko eta garatzeko laguntzak ematea.
Ikus deialdia hemen
Ikus oinarriak hemen
Aurkezteko epea: ekainaren 27tik irailaren 15era.
Eskaera erregistro elektronikotik egiteko informazio gehiago behar baduzu:
Tolosako ikastetxeek edo guraso elkarteek, baldintza hauek betetzen badituzte:
1. Diruz lagundutako jarduerak bat etorri behar du haren xede edo helburu sozialekin.
2. Tolosan izatea egoitza soziala.
3. Gipuzkoan eskola-kirolari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoa betetzea.
4. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Tolosako Udalaren irizpideekin bat datorren jarduera-egitarau bat (Jolashezi, multikirola) diseinatzea,neskek eta mutilek tratu eta aukera berdinak izango dituztela bermatuta.
Eskaerarako eta justifikaziorako:
Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:
Pertsona juridikoek, enpresek, profesional elkargokideek, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 14.3 artikuluetan zehaztutakoek erregistro elektronikoaren bitartez
Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.
Alkatetza/Zinegotzi Delegatua
KIROLAK - Kirolak
Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus
Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntzen eta dirulaguntzen ondoriozko informazio pertsonala kudeatzea.
Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 8.2 artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik eginiko datuen tratamendua.
Komunikazioen hartzaileak :Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.
Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.
Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa