Dirulaguntza hauen helburua da Tolosako politika-, ekonomia- eta gizarte-bizitzako arlo guztietan emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko programak, ekintzak eta jarduerak sustatzeko laguntzak ematea.
Helburua da, halaber, informazio sentsibilizazio eta kontzientzia soziala areagotzeko balioetan eta jarreretan hezteko ekintzak bultzatzea ere. Alegia, gizarte-ereduen eraldaketa bultzatzea.
Ikus deialdia eta oinarriak hemen
Aurkezteko epea: maiatzaren 6tik ekainaren 6ra.
Eskaera erregistro elektronikotik egiteko informazio gehiago behar baduzu:
Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakundeek, baldin eta jarduera Tolosan egiten badute edo jarduera udalerriarentzat interesgarritzat jotzen bada, betiere emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan lan egiten badute.
Era berean, Tolosatik kanpoko entitateek ere jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak, baldin eta diruz lagundu nahi den jarduera udalerrian garatzen bada edo jarduera udalerriarentzat interesgarritzat jotzen bada.
Eskaerarako:
Zuriketarako:
Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:
Pertsona fisikoek, eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte; bestela, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.
Pertsona juridikoek, enpresek, profesional elkargokideek, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboek erregistro elektronikoaren bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 14.3 artikuluetan zehaztutako moduan.
Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.
Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)
BERDINTASUNA - Berdintasuna
Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus
Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntza eta dirulaguntzei lotutako informazio pertsonala kudeatzea.
Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.
Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga-administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.
Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa