Dirulaguntzak etxebizitzak eta bizitegi eraikinak birgaitzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza hauen helburua da Tolosako hiri-lurzoruan bizitegi-eraikin kolektiboak birgaitzeko, finkatzeko edo energia-efizientzia eta irisgarritasuna hobetzeko zein etxebizitzak egokitzeko, bai eta bizitegi-eraikintzat hartzetik kanpo geratzen diren eraikinetan irisgarritasuna hobetzeko dagoeneko eginda dauden obrak diruz laguntzea, lehiarik gabeko konkurrentzia-araubidean.

Dirulaguntzaren xedea da diruz laguntzea Tolosako hiri-lurzoruan dauden bizitegi-eraikinetan birgaitzeko, finkatzeko edo hobetzeko sustapen pribatuko obrak, eta hor sartzen dira energia-efizientzia eta, oro har, eraikinen irisgarritasuna hobetzeko obrak. Azken helburua eraikin zaharren egoera orokorra eta irisgarritasuna hobetzea da.

Batik bat, Hirigune Historikoko zein Euskal Herria plaza eta inguruko kaleetako etxebizitzen eraberritzea sustatu nahi da.

Hala, bederatzi dirulaguntza-lerro eskaintzen dira:

Elementu komunetan egindako obrak:

1. lerroa: Irisgarritasuna hobetzeko instalazioak eta obrak.

2. lerroa: Inguratzailearen energia-eraginkortasuna hobetzea (teilatua eta/edo fatxada eraberritzea).

3. lerroa: Egitura sendotzea.

4. lerroa: Katalogatutako eraikinen inguratzailea eta fatxadako elementuak hobetzea.

7. lerroa: Aurreko lerroetan sartzen ez diren, baina Eraikinen Ikuskaritza Teknikoan egin beharrekotzat adierazita dauden lanak elementu komunetan.

Elementu pribatiboetan (etxebizitzetan) egindako obrak:

5. lerroa: Kanpoko arotzeria aldatzea (Eraikingintzaren Kode Teknikoa kontuan izanda).

6. lerroa: Mugikortasun mugatua duten pertsonen eta 65 urtetik gorakoen etxebizitzak egokitzea.

8. lerroa: Aurreko lerroetan sartzen ez diren, baina Eraikinen Ikuskaritza Teknikoan egin beharrekotzat adierazita dauden lanak elementu pribatiboetan.

Bestelako eraikinetan:

9. lerroa: Dirulaguntza hauen baldintzetan bizitegi-eraikintzat hartzetik kanpo geratzen diren eraikinetan irisgarritasuna hobetzea.

OBRAK EGIKARITZEKO EPEA: 2024ko urriaren 16tik 2025eko irailaren 11ra bitartean.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: 2025eko irailaren 12tik urriaren 3ra.

Ikus deialdia eta oinarriak hemen

Eskaera erregistro elektronikotik egiteko informazio gehiago behar baduzu:

Bideoa | Eskuliburua

NORK ESKA DEZAKE?

Onuradun izan ahalko dira pertsona fisikoak (jabeak, gozatzaileak edo errentariak, edo etxebizitzarekiko beste edozein gozamen-titulu dutenak), legez eratutako jabeen erkidegoak eta 9. lerrorako, irabazi-asmorik gabeko elkarteak, betiere betetzen badituzte oinarri hauetan eta dagokien deialdian ezarritako baldintzak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kasu guztietan:

  1. Eskaera-orria.
  2. Ordezkaritza-agiria, hala badagokio.
  3. Obra amaierako ziurtagiria.
  4. Egindako lanen gaineko argazkiak, koloretan.
  5. GAS: Gastu guztien fakturen zerrenda.
  6. BAL: Hirigintzako diru-sarreren balantzea.
  7. Beste diru-sarrera edo dirulaguntzen zerrenda.
  8. Obrei dagokien fakturak eta ordainagiriak.

1., 2., 3., 4. eta 7. lerroak (elementu komunetan egin beharreko lanetarako):

  1. Jabekideen Erkidegoaren IFK.
  2. Egin beharreko edo egindako lanei begira, Jabekideen Erkidegoaren erabakia
  3. Eraikinak jabe bakarra badauka, eraikinaren etxebizitzen gutxienez % 80aren alokatze-kontratuak, indarrean daudenak.
  4. Ordainketa geroratuak adosten diren salbuespenetarako:
    1. Jabekideek aho-batezko erabakia.
    2. Ordainketa geroraturako konpromisoa jasotzen duen dokumentua.

5., 6. eta 8. lerroak (elementu pribatiboetan egin beharreko lanetarako):

  1. Eskatzailea ez bada etxebizitzaren jabea, jabearen baimena.
  2. Eskatzailea ez badago etxebizitzan erroldatua, alokairu-kontratua.

PFEZ aitorpena egitera behartuta ez daudenek, gainera:

  1. Foru Ogasunaren egiaztagiria, egiaztatzen duena, eskaera aurkezteko unean, aurreko ekitaldian ez zegoela behartuta aitorpena aurkeztera.
  2. Baldin eta jasoz gero urtarrilaren 17ko Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren inguruko 3/2014 Foru Arauaren 9. artikuluan adierazitako zergarik gabeko errentak, horien egiaztagiria.
  3. Lan-bizitzaren egiaztagiria.
  4. Besteren kontura diharduten langileek:
    1. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eginiko lan-bizitzaren agiria, data eguneratua duena.
    2. PFEZ atxikipenen ziurtagiria ofiziala (10-T dokumentua).

Elementu pribatiboetan egin beharreko lanetarako:

Mugikortasun mugatua dutenak edo 65 urtetik gorako pertsonak bizi diren etxebizitzak egokitzeko lanak egin behar badira:

  1. Adinaren egiaztagiria (NAN)
  2. Desgaitasun-ziurtagiria eta/edo mendekotasunaren balorazioa eta/edo ezintasun-ziurtagiria.

Pentsiodunen edo beka, laguntza edo dirulaguntzen hartzaileek, gainera (Gizarte Ongizateko laguntzak barne):

  1. Ekitaldiari dagokion egiaztagiria.

Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:

  1. Kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.
  2. Gipuzkoako Foru Ogasunarekin zerga-betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria.
  3. Gizarte Segurantzarekin ordainketetan egunean egotearen egiaztagiria.
  4. Tolosako Udalarekin ordainketetan egunean egotearen ziurtagiria.
  5. Udal-lizentziaren ziurtagiria.
  6. Agiriak kontsultatzearen aurka badago eta PFEZa aurkeztu badu:
    1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) ordainketen ziurtagiria.
    2. Foru Ogasunaren egiaztagiria, egiaztatzen duena, eskaera aurkezteko unean, aurreko ekitaldian ez zegoela behartuta aitorpena aurkeztera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
    Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
    astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
    Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

        Posta ziurtatua:
      • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

            SIR bidez:
          • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

          Pertsona fisikoek, eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte; bestela, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.

          Pertsona juridikoek, enpresek, profesional elkargokideek, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 14.3 artikuluetan zehaztutakoek erregistro elektronikoaren bitartez.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Eskaerak aztertu eta balorazio proposamena egin
          2. Batzordearen balorazioa
          3. Behin-behineko proposamena egin
          4. Alegazioak jaso
          5. Behin betiko proposamena egin
          6. Interesduna: justifikazioa aurkeztu
          7. Justifikazioa egiaztatu
          8. Kontu hartzailetza: fiskalizazio-txostena
          9. Alkatea/Zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu
          10. Kontu hartzailetza: hala badagokio, dirulaguntzaren kitapena ordaindu
          11. nteresdunari jakinarazi
          12. Espedientea artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZU, INGURUMENA, MUGIKORTASUNA ETA TRANTSIZIO ENERGETIKOA - Hirigintza eta Obrak

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

            Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntza eta dirulaguntzei lotutako informazio pertsonala kudeatzea.

            Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.

            Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga-administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

            Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

            Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa