Dirulaguntza hauen helburua da Tolosako enpresei laguntzak ematea, lan-arloan euskararen erabilera sustatzeko.
Ikus deialdia eta oinarriak hemen
Aurkezteko epea: maiatzaren 6tik ekainaren 6ra.
Eskaera erregistro elektronikotik egiteko informazio gehiago behar baduzu:
Legez eratu eta dagokion erroldan inskribaturiko entitate juridiko pribatuek, baldintza hauek betetzen badituzte:
1. Euskararen erabilera normalizatzeko plan estrategikoak edo kudeaketa- planak egiteko dirulaguntza eskatuz gero, eskaera egina izatea Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Euskal Autonomia Erkidegoan sektore pribatuko lantokietan 2025ean euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko Lanhitz dirulaguntzetan.
2. Jarduera ekonomikoa Tolosan dauden lokaletan egitea eta egoitza soziala Tolosan izatea.
3. Tolosako Udalaren jarduera-baimena edukitzea.
Eskaerarako:
Justifikaziorako:
Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:
Pertsona juridikoek, enpresek, profesional elkargokideek, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboek erregistro elektronikoaren bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 14.3 artikuluetan zehaztutako moduan.
Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.
Alkatetzak/Zinegotzi Delegatuak
EUSKARA ETA HEZKUNTZA - Euskara eta Hezkuntza
Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus
Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntza eta dirulaguntzei lotutako informazio pertsonala kudeatzea.
Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.
Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga-administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.
Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa
.