Dirulaguntzak euskara-ikasle tolosarrentzat
ZER DA? ZERTARAKO DA?
Dirulaguntza hauen helburua da euskara-ikasle tolosarrentzako laguntzak ematea Tolosako herritarrek euskara ikastea sustatzeko.
Ikus deialdia eta oinarriak hemen
Aurkezteko epea:
- Eskaerak aurkezteko bi epe daude:
- Ekainaren 30a baino lehen amaitutako ikastaroak: maiatzaren 6tik uztailaren 15era.
- Irailaren 30a baino lehen amaitutako ikastaroak: maiatzaren 6tik urriaren 15era.
Eskaera erregistro elektronikotik egiteko informazio gehiago behar baduzu:
Bideoa | Eskuliburua
DEIK
NORK ESKA DEZAKE?
Pertsona fisikoek, baldintza hauek betetzen badituzte:
- Tolosan erroldatuta egotea ikastaroa hasi baino 15 egun lehenago gutxienez.
- HABEk homologatutako euskaltegiren batean euskara-ikastaro batean matrikulatu izana.
- Gutxienez asistentzia hau izan dela egiaztatzea: % 85. Dagokion euskaltegiak egiaztatuko du.
- Errendimenduari buruz euskaltegiak egindako aldeko agiria izatea.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Eskaera eta justifikaziorako:
- Eskaera-orria.
- Ordezkaritza-agiria, hala badagokio.
- Matrikula ordaindu izanaren egiaztagiria (Aitzol Udal Euskaltegiko ikasleek izan ezik).
- Euskaltegiaren ziurtagiria, aprobetxamenduari eta asistentziari buruzkoa (Aitzol Udal Euskaltegiko ikasleek izan ezik).
Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:
- Gipuzkoako Foru Ogasunarekin zerga-betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria.
- Gizarte Segurantzarekin ordainketetan egunean egotearen egiaztagiria.
- IGAEren BDNSen dirulaguntzak eta laguntzak eskuratzeko inhabilitazioei buruzko ziurtagiria.
- Kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.
- Errolda agiria
- Tolosako Udalarekin ordainketetan egunean egotearen ziurtagiria.
- Aitzol Udal Euskaltegiko ikasleen kasuan, euskaltegiko ziurtagiria, aprobetxamenduari eta asistentziari buruzkoa.
- Aurretik egoeraren bat aukeratu bada, aurkeztu dagokiona:
- Familia ugariaren ziurtagiria.
- Errenta aitorpenaren ziurtagiria.
- Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren jasotzailea izatearen ziurtagiria (DSBE).
- Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreren jasotzailea izatearen ziurtagiria (BGDS).
NON ESKATZEN DA?
Aurrez aurre:- Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466
Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):- Erregistro Elektronikoa
Posta ziurtatua:- Gutun-azal irekia posta-bulegoetan
SIR bidez:- Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)
Pertsona fisikoek, eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte; bestela, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.
ZENBAT KOSTATZEN DA?
Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.
PROZEDURAREN EPEA
- Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
- Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa
ARAUDI APLIKAGARRIA
ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA
- Eskaerak aztertu eta balorazio proposamena egin
- Batzordearen balorazioa
- Behin-behineko proposamena egin
- Alegazioak jaso
- Behin betiko proposamena egin
- Interesduna: justifikazioa aurkeztu
- Justifikazioa egiaztatu
- Kontu Hartzailetza: fiskalizazio-txostena
- Zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu
- Kontu Hartzailetza: hala badagokio, dirulaguntzaren kitapena ordaindu
- Interesdunari jakinarazi
- Artxibatu
NORK ONARTU BEHAR DU?
Alkatetzak/Zinegotzi Delegatuak
IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA
EUSKARA ETA HEZKUNTZA - Euskara eta Hezkuntza
OHARRAK
DATU PERTSONALEN BABESA
Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus
Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntza eta dirulaguntzei lotutako informazio pertsonala kudeatzea.
Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.
Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga-administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.
Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa