Dirulaguntza hauen helburua da Tolosako irabazi-asmorik gabeko gazte elkartuei eta elkartu gabeei laguntzak ematea.
Dirulaguntzak kultur programak eta jarduera puntualak egiteko izango dira. Jarduera eta programa horiek bat etorriko dira, duten proiekzio eta interesagatik, Gazteria Azpisailaren programa hauen helburuekin:
- Urteko programazioa
- Elkartegintza sustatzea
- Bazkideen prestakuntza
- Gazteen ekimen puntuala sustatzea
- Materiala erostea eta berritzea
Dirulaguntzetatik kanpo utziko dira gazteek edo gazte-elkarteek zuzenean egiten ez dituzten programak eta jarduerak.
Ikus deialdia eta oinarriak hemen
Aurkezteko epea: maiatzaren 6tik ekainaren 2ra.
Eskaera erregistro elektronikotik egiteko informazio gehiago behar baduzu:
Tolosako irabazi-asmorik gabeko gazte elkartuek eta elkartu gabekoek.
Eskaerarako:
Justifikaziorako:
Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:
Pertsona fisikoek, eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte; bestela, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.
Pertsona juridikoek, enpresek, profesional elkargokideek, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboek erregistro elektronikoaren bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 14.3 artikuluetan zehaztutako moduan.
Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.
Alkatetzak/Zinegotzi Delegatuak
KULTURA, FESTAK ETA GAZTERIA - Kultura eta Festak
Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus
Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntza eta dirulaguntzei lotutako informazio pertsonala kudeatzea.
Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.
Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga-administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.
Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa