Dirulaguntzak Tolosako banakako eliteko kirolarientzat
ZER DA? ZERTARAKO DA?
Dirulaguntza honen helburua da banakako modalitateetan lehiatzen diren eliteko, goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari tolosarrei dirulaguntzak ematea. Kategoria altuenean lehiatzen diren kirolariei zuzendua dago; bai txapelketa ofizialetan, bai nazioartekoetan aritzen direnei.
Ikus deialdia eta oinarriak hemen.
Aurkezteko epea: maiatzaren 6tik maiatzaren 25era.
Eskaera erregistro elektronikotik egiteko informazio gehiago behar baduzu:
Bideoa | Eskuliburua
DELI
NORK ESKA DEZAKE?
Banakako modalitateetan lehiatzen diren eliteko, goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari tolosarrek, baldintza hauek betetzen badituzte:
- Tolosan erroldatuta egotea, edo modu aktiboan ordezkatzea bere modalitateko Tolosako klub bat, gutxienez, eskaera egin baino hiru urte lehenagotik.
- Banakako kirol bat egitea, eta kategoriako maila altuenean parte hartzea nazioz gaindiko lehiaketa ofizialetan.
- Eliteko, goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari-izaera egiaztatzea.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Eskaerarako:
- Eskaera-orria.
- Ordezkaritza agiria, hala badagokio.
- Proiektu-aurrekontua (DELI-PRO-00)
- Eliteko, goi-mailako edo errendimendu handiko kirolariaren izaeraren egiaztagiria.
Justifikaziorako:
- Jarduera-memoria
- BAL - Jardueraren gastuen eta diru-sarreren balantzea.
- GAS - Gastu guztien fakturen zerrenda.
- Ibilgailu partikularren joan-etorrien gastuak banakatuta, halakorik balego.
- Fakturak eta dagokien ordainagiriak.
Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:
- Gipuzkoako Foru Ogasunarekin zerga-betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria.
- Gizarte Segurantzarekin ordainketetan egunean egotearen egiaztagiria.
- IGAEren BDNSen dirulaguntzak eta laguntzak eskuratzeko inhabilitazioei buruzko ziurtagiria.
- Tolosako udalarekin ordainketetan egunean egotearen ziurtagiria.
- Kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.
NON ESKATZEN DA?
Aurrez aurre:- Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466
Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):- Erregistro Elektronikoa
Posta ziurtatua:- Gutun-azal irekia posta-bulegoetan
SIR bidez:- Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)
Pertsona fisikoek, eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte; bestela, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.
ZENBAT KOSTATZEN DA?
Doan. Udalak hartuko du bere gain kudeaketaren kostua.
PROZEDURAREN EPEA
- Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
- Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa
ARAUDI APLIKAGARRIA
ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA
- Eskaerak aztertu eta balorazio proposamena egin
- Batzordearen balorazioa
- Behin-behineko proposamena egin
- Alegazioak jaso
- Behin betiko proposamena egin
- Interesduna: justifikazioa aurkeztu
- Justifikazioa egiaztatu
- Kontu Hartzailetza: fiskalizazio-txostena
- Zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu
- Kontu Hartzailetza: hala badagokio, dirulaguntzaren kitapena ordaindu
- Interesdunari jakinarazi
- Artxibatu
NORK ONARTU BEHAR DU?
Alkatetzak/Zinegotzi Delegatuak
IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA
KIROLAK - Kirolak
OHARRAK
DATU PERTSONALEN BABESA
Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus
Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntza eta dirulaguntzei lotutako informazio pertsonala kudeatzea.
Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.
Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga-administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.
Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa