Izapide honen bidez, eskaera egin dezakezu Tolosako Udalak Pablo Gorosabel eraikinean duen ikasgela erabiltzeko. Horretarako, beharrezkoa izango da eskaera honen bidez sarbide-txartela eskatzea.
Ikasgela egunero erabil daiteke, honako ordutegi honetan:
Pertsona fisikoek, baldintza hauek betetzen badituzte:
Pertsona fisikoek eskabideak aurkeztu ahal izango dituzte, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez; bestela, Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.
Doan. Udalak hartuko du bere gain kudeaketaren kostua.
Ikasgela erabiltzeko jarraibideak (Zinegotzi delegatuak onartuak, 2025eko otsailaren 3ko 2025/307 Dekretuaren bidez).
Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)
EUSKARA ETA HEZKUNTZA - Euskara eta Hezkuntza