Dirulaguntzak jenderik gabeko etxebizitzak eraberritzeko laguntza-programaren bidez alokairu soziala sustatzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza hauen helburua da, Tolosan alokairu soziala bultzatzeko, etxejabeei etxebizitzak eraberritzeko laguntzak ematea. Zehatzago esanda, laguntzak ematea Alokabideko teknikariek etxebizitza Bizigune programan sartzeko ezartzen dituzten jabetzaren konturako obrak egiteko.

Ikus deialdia eta oinarriak hemen

Aurkezteko epea: irailaren 12tik urriaren 3ra.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek edo juridikoek, pribatuek edo publikoek, ondasun-erkidegoek edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizik, nortasun juridikorik izan ez arren, edo berariaz onura publikokotzat jotako irabazi-asmorik gabeko erakundea izan arren, etxebizitza erabiltzeko eta aprobetxatzeko legitimatzen dituen eskubide errealen edo beste edozein eskubideren jabe edo titular badira, eta Tolosan dagoen etxebizitza bati lotutako alokairu-kontratu bat sinatzen badute eta oinarri hauetan eta dagokien deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaerarako:

  1. Eskaera-orria.
  2. Ordezkaritza-agiria, hala badagokio.
  3. Alokabideren behin betiko txosten teknikoa egindako obrak ontzat emanez.
  4. Bizigune programan jarraitzeko konpromiso-dokumentua. (gozamen kontratua).
  5. GAS: gastu guztien fakturen zerrenda.
  6. BAL: jardueraren gastuen eta diru-sarreren balantzea.
  7. Etxebidek emandako dirulaguntzen ebazpena.
  8. Obren gastu guztien faktura eta ordainagiriak.

Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:

  1. Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  2. Gipuzkoako Foru Ogasunak emandako Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) ziurtagiria.
  3. Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  4. Tolosako Udalarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  5. IGAEri BDNSn dirulaguntzak eta laguntzak eskuratzeko inhabilitazioaren agiria.
  6. Kontu korrontearen titulartasuna egiaztatzen duen agiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
    Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
    astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
    Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

        Posta ziurtatua:
      • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

            SIR bidez:
          • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

          Pertsona fisikoek, eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte; bestela, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.

          Pertsona juridikoek, enpresek, profesional elkargokideek, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboek erregistro elektronikoaren bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 14.3 artikuluetan zehaztutako moduan.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Eskaerak aztertu eta balorazio proposamena egin
          2. Batzordearen balorazioa
          3. Behin-behineko proposamena egin
          4. Alegazioak jaso
          5. Behin betiko proposamena egin
          6. Interesduna: justifikazioa aurkeztu
          7. Justifikazioa egiaztatu
          8. Kontu hartzailetza: fiskalizazio-txostena
          9. Zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu
          10. Kontu hartzailetza: hala badagokio, dirulaguntzaren kitapena ordaindu
          11. Interesdunari jakinarazi
          12. Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

            ETXEBIZITZA - Etxebizitza

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

            Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntza eta dirulaguntzei lotutako informazio pertsonala kudeatzea.

            Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.

            Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga-administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

            Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

            Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa