Dirulaguntzak hezkuntza-arlorako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza hauen helburua da Tolosako ikastetxeei eta familia-elkarteei laguntzak ematea, curriculumaz/eskolaz kanpoko programak,eta zaintza eta lana bateragarri egiteko kontziliazio-programak antolatzeko.

Ikus deialdia hemen

Ikus oinarriak hemen

Aurkezteko epea: ekainaren 27tik uztailaren 26ra.

Eskaera erregistro elektronikotik egiteko informazio gehiago behar baduzu:

Bideoa | Eskuliburua

NORK ESKA DEZAKE?

- Egoitza nagusia Tolosan duten ikastetxeek, irakastaldi hauetakoak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

- Hezkuntza-arloko intereseko jarduerak antolatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko Tolosako ikasleen familia-elkarteek, betiere legearen arabera eratuak eta dagozkien erregistroetan inskribatuak daudenak, behar den IFZ dutenak, eta beren jarduna batik bat Tolosako udalerrian garatzen dutenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaerarako:

  1. Eskaera-orria.
  2. Ordezkaritza agiria, hala badagokio.
  3. Jardueraren proiektua eta aurrekontua.
  4. Hezkuntzako puntuazioak.

Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:

  1. Gipuzkoako Foru Ogasunarekin zerga-betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria.
  2. Gizarte Segurantzarekin ordainketetan egunean egotearen egiaztagiria.
  3. Tolosako Udalarekin ordainketetan egunean egotearen ziurtagiria.
  4. Kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.

Justifikaziorako:

  1. Jardueraren memoria
  2. GAS - errotulu nagusiko fakturen zerrenda.
  3. Gastu guztien faktura eta ordainagiriak.
  4. BAL - Jardueraren gastuen eta diru-sarreren balantzea.

Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:

  1. Gipuzkoako Foru Ogasunarekin zerga-betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria.
  2. Gizarte Segurantzarekin ordainketetan egunean egotearen egiaztagiria.
  3. Tolosako udalarekin ordainketetan egunean egotearen ziurtagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
  • Erregistro Elektronikoa

          SIR bidez:
        • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: LO1200718)

        Pertsona juridikoek, enpresek, profesional elkargokideek, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 14.3 artikuluetan zehaztutakoek erregistro elektronikoaren bitartez.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Sail sustatzailea: eskaerak aztertu eta balorazio proposamena egin.
        2. Batzordearen balorazioa
        3. Behin-behineko proposamena egin
        4. Alegazioak jaso
        5. Behin betiko proposamena egin
        6. Interesduna: justifikazioa aurkeztu
        7. Sail sustatzailea: justifikazioa egiaztatu
        8. Kontu-hartzailetza: fiskalizazio-txostena
        9. Alkatea/Zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu
        10. Kontu-hartzailetza: hala badagokio, dirulaguntzaren kitapena ordaindu
        11. Saila: interesdunari jakinarazi
        12. Espedientea artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetzak (edo eskuordetzen duen pertsonak)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          EUSKARA ETA HEZKUNTZA - Euskara eta Hezkuntza

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

          Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntzen eta dirulaguntzen ondoriozko informazio pertsonala kudeatzea.

          Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 8.2 artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik eginiko datuen tratamendua.

          Komunikazioen hartzaileak :Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

          Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

          Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa