Iñauterietako karroza eta konpartsan parte hartzeagatik dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza honen helburua da inauterietan karrozetan eta konpartsetan parte hartzeagatik laguntza ekonomikoa ematea.

1. Karrozak:

  • Plataformaren gutxieneko neurriak: 2,5 m zabal, 7 m luze eta 1 m altu. Gehienezko zabalera: 3,5 m.
  • Derrigorrezko baldintzak:
  1. Ibilgailu baten gainean egina egotea edo atoian eramatea
  2. Soinu ekipoa izatea
  3. Emanaldia egitea.
  4. Su-itzalgailua izatea
  5. Gutxienez 5 partaide izatea.

2. Konpartsak:

  • Plataformaren gutxieneko neurriak: 2 m zabal eta 3 m luze.
  • Derrigorrezko baldintzak: emanaldia egitea.

3. Plataformarik gabeko konpartsak:

  • Derrigorrezko baldintzak: emanaldia egitea.

DEIALDIA: 2024ko Karroza eta Konpartsen dirulaguntzaren deialdia

EPEA: Urtarrilaren 11etik 30era

NORK ESKA DEZAKE?

Karrozen eta konpartsen ordezkariek banaka eskatu ahal izango dituzte dirulaguntza horiek.

    AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

    Karrozak (I. Eranskina):

    Konpartsak (II. Eranskina).

    (*) Zergei dagozkien betebeharretan (Ogasuna) eta Gizarte Segurantzarekin ordainketak eguneratuta izatearen ziurtagiriak, eskaeran aurka egiteko eskubidea baliatu bada.

    Dirulaguntza eskaera adin txikikoek egigo badute, ordezkaritza agiria bete beharko dute euren legezko ordezkariek.

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udate Zerbitzua (telefonoz hitzordua eskatzea gomendatzen da)
      Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
      astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
      Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

            Posta ziurtatua:
          • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Udate: Dokumentazioa erregistratu eta zerrendarekin bat datorrela egiaztatu

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Gobernu Batzarra

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              KULTURA, FESTAK ETA GAZTERIA - Kultura eta Festak

              OHARRAK

              - Parte-hartzaileak zenbaki bat jasoko du izena ematean. Jarduerak irauten duen bitartean, zenbaki hori ikusgai egongo da.

              - Aurrerakina: Ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira soilik berariaz horrela eskatu duten karrozei. Karrozek dirulaguntzaren deialdian xedatukoren ekarpen finkoaren % 50a jaso ahal izango dute parte-hartzea prestatzeko. Aurrerakin horrek behin behineko izaera izango du eta baldintzatua egongo da bai dirulaguntzaren kitapen ebazpenagatik bai aipatutako balizko murrizketa proportzionalarengatik.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

              Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntzen eta dirulaguntzen ondoriozko informazio pertsonala kudeatzea.

              Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 8.2 artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik eginiko datuen tratamendua.

              Komunikazioen hartzaileak :Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

              Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

              Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa