Iurramendi Pasealekua_ Araubide orokorreko 13 etxebizitza tasatu esleitzeko deialdia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Oinarri hauen helburua da Tolosako “Iurramendi” partzelan
eraikiko diren araubide bereziko 13 etxebizitza tasatu
esleitzeko deialdiaren baldintzak ezartzea (A.20.1-2/24.1 “Iurramendi pasealekua”)

DEIALDIA_OINARRIAK

NORK ESKA DEZAKE?

Etxebizitza hauen onuradun izateko eskatzaileek ondorengo
baldintzak bete beharko dituzte:

Bizilekuaren edo herriarekiko lan lotura.
Tolosako Udal Etxebizitza tasatuen udal Ordenantza erregulatzaileak ezartzen duenaren arabera, adjudikazio guztietarako, lehentasunezko ordena hau ezartzen dela, horretarako honako talde hauek sortuz:
1. taldea: Bizikidetza-unitateko kide batek, gutxienez, honako baldintza hauetakoren bat bete behar du.
a.-Tolosa izatea ohiko bizilekua eta bertan erroldatuta egotea, azken 15 urteetatik gutxienez 3 urtetan.
b.-Tolosan lan egitea azken 5 urteetatik 3tan.
c.-15 urtez Tolosan erroldatuta bizi izana.
2. taldea: Bizitza-unitateko kide batek, Tolosa izatea ohiko bizilekua eta urte betez bertan erroldatua egotea, gutxienez.
3. taldea.- Tolosaldeko 28 udalerrietako batean bizitzea.
4. taldea.- Udal etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal
erregistroan izena emanda dauden gainontzekoak.

Etxebizitzarik eza: Bizikidetza-unitateko kideek ezingo dute
jabetzako, jabetza soileko, azalera eskubideko edo usufruktuko
etxebizitzarik izan, izena emateko eskabidea formalizatzen den
egunean. Aurretik etxebizitza izan bada, etxebizitza hori
eskualdatu denetik gutxienez bi urte pasa izana, esleipen
prozeduretan parte hartzeko baldintza izango da


Diru sarrera haztatuak minimo -máximoak: 2021 urteko diru
sarrerak. 25.000 - 58.500 euro bitartekoak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskabide-orria, behar bezala beteta eta sinatuta.
2. Etxebizitzaren titularra izango diren ondasuenen ziurtagiria Gipuzkoako Foru Ogasunak emana.
3. Bizikidetza Unitateko kide guztien diru-sarreren egiaztagiriak:


A) PFEZ aitorpena egin duenak:

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga Aitorpena, aurka egiteko eskubidea baliatu badu.
  • Gainera zergapekoak ez diren prestazioak jasoko balira, prestazio horien ziurtagiria, aurka egiteko eskubidea baliatu badu.

B) PFEZ aitortzeko derrigortasunik ez duenak honakoak eman
beharko ditu:

  • Dagokion ekitaldiaren PFEZ aitorpena aurkezteko derrigortasunik ez izatea egiaztatzen duen ziurtagiria, Foru Ogasunak emana, aurka egiteko eskubidea baliatu badu.
  • Lanbizitzari buruzko ziurtagiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak igorria, aurka egiteko eskubidea baliatu badu.
  • 10T Ziurtagiria (PFEZren atxikipenengatiko ziurtagiri ofiziala)
  • Pentsiodunen edo bekak, prestazioak edo subsidioak jasotzen dituztenen kasuan (Gizarte Ongizateko laguntzak barne), laguntza horien ziurtagiria, aurka egiteko eskubidea baliatu badu.

Diru-sarrerak kalkulatzeko, kontuan hartu beharreko epealdia
honakoa izango da: zergaren aitorpena aurkezteko epea amaitu
ondoren, dagokion deialdia GAOn argitaratu aurreko zergaldia.(
2021 URTEKO ZERGALDIA)

NON ESKATZEN DA?

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Oinarri hauetan jasotzen ez diren kasuetarako, Tolosako udal etxebizitza tasatuak arautzen dituen ordenantzan (2013ko otsailaren 27ko 40. GAO) xedatutakoa aplikatuko da; baita, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudian funtsean, honako hau da araudia:

      LEGEA, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena.(EHAA, 119ZK, 2015eko ekainaren 26a)

      2/2006 LEGEA, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa. (EHAA 138zk, 2006ko uztailak 20)

      2/2014 LEGEA, urriaren 2koa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea aldatzekoa. (EHAA 190zk, 2014ko urriaren 7a)

      Martxoaren 4ko 39/2008 Dekretua, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitza eta lurzoru arloko finantza-neurriei buruzkoa.

      Agindua, 2011ko irailaren 14koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuen mugak aldatzeko dena.(EHAA 187zk, 2011ko irailak 30)

      AGINDUA, 2012ko urriaren 15ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa. (EHAA 211zk, 2012ko urria 31)

      AGINDUA, 2012ko abenduaren 12koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, honako agindu honetako akatsak zuzentzeko dena: 2012ko urriaren 15eko Agindua, Etxebizitzaeskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa. (EHAA 251zk, 2012ko abendua 28)

      AGINDUA, 2010eko azaroaren 3koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzkoa. (EHAA 222zk, 2010ko azaroak 18)

      210/2019 DEKRETUA, abenduaren 26koa, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa, AZKEN XEDAPENETAKO ZAZPIGARRENA. (EHAA 12zk, 2020ko urtarrila 20).

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        6.2. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

        Esleipenean parte hartzea erabaki duten eta zozketan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten interesatuekin zozketarako onartutakoen behin-behineko zerrenda egingo da. Zerrenda hori Zinegotzi delegatuaren Dekretu bidez onartuko da eta jendaurrean jarriko da Udalaren iragarki oholean eta web gunean, 15 egun baliodunean. Denbora horretan interesatuek alegazioak egin ditzakete, behin-behineko zerrendaren gainean.

        6.3. Behin-betiko onartu eta baztertuen zerrendak

        Alegazioak aztertu eta ebatzi ondoren behin betiko zerrendak onartu dira eta hauek udalaren web orrian eta iragarki taulan argitaratuko dira.

        Behin betiko zerrendak onartzeko erabakiaren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo, hala badagokio, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Donostiako Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian. 5

        7. ZOZKETA

        Etxebizitzak zozketa bidez adjudikatuko dira, egintza publikoan eta fede emaile publikoaren aurrean egingo delarik.

        Parte-hartzailea bakoitzari ausazko zenbaki bana esleituko zaio zozketan parte hartzeko eta zozketaren aurretik jakinaraziko zaio.

        Lehenengo egokitutako etxebizitza tasatuaren zozketa egingo da mugikortasun urri iraunkorreko eskatzaileen artean.

        Ondoren, etxebizitzak zozketatuko dira oinarrien 3. artikuluan ezarritako bizileku baldintzen taldeak jarraituz eta ondorioz, etxebizitzen aukeraketarako ordena ezarriko duen esleipendunen zerrenda osatuko da.

        Etxebizitzaren esleipendunen zerrenda udaletxeko iragarki taulan eta web orrian jarriko da erakusgai.

        Eskatzaileen behin betiko zerrendan onartuak izan arren, esleipendunak gertatu ez diren eskatzaileak itxaron zerrenda osatuko dute, zozketa bidez ezarritako ordenan.

        Onuradunen ukoarengatik edo arau hauek ez betetzeagatik sor litezkeen hutsuneak itxarote-zerrendaren bidez beteko dira.

        Esleipenaren emaitzatik ateratzen diren esleipendunen zerrendak eta itxaron-zerrendak zinegotzi delegatuaren dekretu bidez onartuko dira eta iragarki-taulan jarriko ditu erakusgai.

        Etxebizitzaren esleipendun gisa hautatutako bakoitzari jakinarazpen pertsonala egingo zaio.

        Prozesu osoan, Tolosako Udalak oinarri hauetan ezarritako baldintzak eta, bereziki, etxebizitza ez izatearen baldintza betetzen direla egiaztatu ahal izango du egoki deritzon guztietan. Ildo horretatik, baldintza horiek betetzen ez dituzten edo lehen betetzen ez zituzten guziak hautaketatik kanpo geratuko dira.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza/Zinegotzi Delegatua

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          ETXEBIZITZA - Etxebizitza

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

          Helburua: Babes ofizialeko etxebizitzen alokairuarekin eta salerosketarekin lotutako eskabideak eta esleipenak kudeatzea eta izapidetzea, bai eta dagozkion argitalpenak egitea ere.

          Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 8.2. artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik eginiko datuen tratamendua.

          Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak Eusko Jaurlaritzari jakinarazi ahal izango dizkie.

          Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

          Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa