Gazteentzako auzolandegiak 2025

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosako nerabeei zuzendutako auzolandegiak dira, 2007 - 2010 urteetan jaiotakoei (15-18 urte bitarte).

Auzolandegiak Gorliz eta Plentziako inguruneetan izango dira, ekainaren 29tik uztailaren 6ra.

NORK ESKA DEZAKE?

15 eta 18 urte bitarteko gazteek; 2025. urteko auzolandegiei dagokienez, 2007-2010 urteetan jaiotakoek (biak barne).

** Parte hartzeko eskaera egiteko unean, Tolosako udalerrian erroldatutako gazteek lehentasuna izango dute.

Oharra: Eskatzailea adingabea bada, eskaera interesdunaren izenean egin beharko da, eta eskaera-orria legezko ordezkariak sinatuko du. Aldi berean, ordezkariak ordezkaritza-agiria aurkeztu beharko du, ez bada ordezkaria adingabearen gurasoa (kasu horretan ez da ordezkaritza-agiria aurkeztu beharko).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:

  1. Errolda-agiria.
  2. Kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
    Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
    astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
    Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466
  • Kultur Etxean
    Trianguloa Plaza 1 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00
    943670383

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

              SIR bidez:
            • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            120,00 €

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            Ez dagokio

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskaerak gainbegiratu
              • Plazak bete arteko aukeraketa zozketa bidez egingo da
              • Zinegotzi delegatuaren ebazpena
              • Interesatuari jakinarazpena

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Ez du organo ebazlerik behar

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

                KULTURA, FESTAK ETA GAZTERIA - Gazteria

                OHARRAK

                Betebeharra: Parte-hartzaile guztien segurtasuna eta ongizatea bermatzeko, nahitaezkoa da gurasoek edo ordezkari legalek zerbitzuaren arduradunari parte-hartzailearen alergia, intolerantzia edo gaixotasun garrantzitsuen berri ematea.

                Konfidentzialtasuna: Datu horiek guztiak kategoria berezikotzat hartuko dira, eta modu konfidentzialean tratatuko dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 artikuluaren eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 9.2 artikuluaren arabera.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

                Helburua: Gazteen arteko bizikidetzarako, jarduera, ikastaro eta ekitaldiak kudeatu eta sustatzeko, eta ondorengo komunikazioak egiteko beharrezkoa den informazio pertsonala kudeatzea.

                Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.

                Komunikazio-hartzaileak: Ez da datu komunikaziorik aurreikusten.

                Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

                Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa