Dirulaguntzak etxebizitzak alokatzeko
ZER DA? ZERTARAKO DA?
Dirulaguntza hauen helburua da Tolosako udalerrian, ohiko bizilekurako etxebizitzaren errenta ordaintzen laguntzeko laguntzak ematea.
Ikus deialdia hemen
Ikus oinarriak hemen
Aurkezteko epea: deialdia itxita.
Eskaera erregistro elektronikotik egiteko informazio gehiago behar baduzu:
Bideoa | Eskuliburua
EALO
NORK ESKA DEZAKE?
Alokairu-erregimenean etxebizitza bat duten pertsona fisikoek.
Halaber, Udalaren gizarte-zerbitzuek behar bezala justifikatutako egoeretan, tutoretzapeko etxebizitza bat eskuratzeko eskubidea duten pertsonek, entitateak egoera hori konpontzeko behar diren baliabideak ez dituen bitartean, baita mugikortasun urria duten pertsonek (7 eta 15 bitarteko puntuak), eta ezgaitasun absolutua dutenek ere.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Eskabidearekin batera, behean 1etik 7ra zerrendatutako dokumentuak aurkeztu beharko dira. Dokumentuak kontsultatzeari uko egin bazaio, 8tik 21era zerrendatutako dokumentuak ere aurkeztu beharko dira.
Eskaerarekin batera:
- Eskaera-orria.
- Ordezkaritza-agiria, hala badagokio.
- Identifikazioa, hala badagokio:
- Familia-liburua, seme-alaba adingaberik izanez gero.
- Banatze edo dibortzio kasuan, epai irmoa. Izatezko bikoteen kasuan, Izatezko Bikoteen Erregistroak inskripzioa indargabetzearen dokumentua.
- Hala badagokio, gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak jasotzen dituen hitzarmen arautzailea.
- Mantenu-pentsioaren eta hipoteka-kargen hileroko ordainketen ziurtagiriak.
- Etxebizitzarik eza:
- Estatuan etxebizitza baten jabe ez izatearen ziurtagiria (bizikidetza-unitateko adin nagusiko kide guztiena), Jabetza Erregistroak igorria azken 30 egunetan. Tolosako bulegoaren helbidea: San Joan plaza, 2.
Etxebizitza baten titularkide izanez gero:
- Herentzien kasuan, herentziaren onarpen-agiria eta etxebizitza-partaidetzaren eskritura.
- Dohaintzen kasuan, dohaintza-eskritura.
- Partaidetza saldu bada, eskualdatzearen eskritura.
- Etxebizitzaren alokairua
- Alokairu-kontratua, indarrean dagoena eta gutxienez 12 hilabeteko iraupena duena.
- Alokairu-kontratuari dagozkion hileko ordainagiriak.
- Etxebiden inskribatu izanaren dokumentua.
- Fidantza gordailutzea eta kontratuen erregistroan inskribatu izanaren Eusko Jaurlaritzako ziurtagiria, 2015eko irailaren 26tik aurrera sinatutako kontratuetarako.
Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:
- Zerga-betebeharretan egunean egoteari buruzko ziurtagiria.
- Gizarte Segurantzaren ordainketetan egunean egoteari buruzko ziurtagiria.
- Familia ugariaren tituluari buruzko ziurtagiria.
- Kontu korrontearen titulartasunari buruzko ziurtagiria.
- Etxebizitzarako eskubide subjektiboa eta etxebizitzarako prestazio ekonomikoei buruzko ziurtagiria.
- Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerei buruzko (BGDS) ziurtagiria.
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari (DBE) buruzko ziurtagiria.
- Etxebizitzen prestazio ekonomikoei buruzko ziurtagiria.
- Pertsona Fisikoen gaineko Errentari (PFEZ) buruzko ziurtagiria.
- PFEZ aitortu/aitortzen ez badu, titular guztiei dagozkien honako dokumentu hauek:
- Itxitako azken ekitaldian PFEZ aitortu beharrik ez duzula egiaztatzen duen Foru Ogasunaren egiaztagiria.
- Eta, gainera:
- Besteren konturako langilea bazara:
- Azken ekitaldiko 10-T agiriak.
- Lan-ibilbideari buruzko ziurtagiria.
- Pentsioduna bazara edo bestelako beka, prestazio edo sorospenik (Gizarte Ongizatekoak barne) jasoz gero:
- Dagokion egiaztagiria, itxitako azken ekitaldi fiskalekoa.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondasunen ziurtagiria.
- Tolosako Udalarekin ordainketetan egunean egoteari buruzko ziurtagiria.
- Errolda-agiria.
- IGAEren BDNSen dirulaguntzak eta laguntzak eskuratzeko inhabilitazioei buruzko ziurtagiria.
Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:
- Zerga-betebeharretan egunean egoteari buruzko ziurtagiria.
- Gizarte Segurantzaren ordainketetan egunean egoteari buruzko ziurtagiria.
- Familia ugariaren tituluari buruzko ziurtagiria.
- Kontu korrontearen titulartasunari buruzko ziurtagiria.
- Etxebizitzarako eskubide subjektiboa eta etxebizitzarako prestazio ekonomikoei buruzko ziurtagiria.
- Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerei buruzko (BGDS) ziurtagiria.
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari (DBE) buruzko ziurtagiria.
- Etxebizitzen prestazio ekonomikoei buruzko ziurtagiria.
- Pertsona Fisikoen gaineko Errentari (PFEZ) buruzko ziurtagiria.
- PFEZ aitortu/aitortzen ez badu, titular guztiei dagozkien honako dokumentu hauek:
- Itxitako azken ekitaldian PFEZ aitortu beharrik ez duzula egiaztatzen duen Foru Ogasunaren egiaztagiria.
- Eta, gainera:
- Besteren konturako langilea bazara:
- Azken ekitaldiko 10-T agiriak.
- Lan-ibilbideari buruzko ziurtagiria.
- Pentsioduna bazara edo bestelako beka, prestazio edo sorospenik (Gizarte Ongizatekoak barne) jasoz gero:
- Dagokion egiaztagiria, itxitako azken ekitaldi fiskalekoa.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondasunen ziurtagiria.
- Tolosako Udalarekin ordainketetan egunean egoteari buruzko ziurtagiria.
- Errolda-agiria.
IGAEren BDNSen dirulaguntzak eta laguntzak eskuratzeko inhabilitazioei buruzko ziurtagiria
NON ESKATZEN DA?
Aurrez aurre:- Udate Zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo wubgunearen bidez)
Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466
Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):- Erregistro Elektronikoa
Posta ziurtatua:- Gutun-azal irekia posta-bulegoetan
SIR bidez:- Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)
Pertsona fisikoek, eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte; bestela, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.
ZENBAT KOSTATZEN DA?
Doan. Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
PROZEDURAREN EPEA
- Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
- Isiltasun-administratiboaren izaera: ezestekoa
ARAUDI APLIKAGARRIA
ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA
- Eskaerak aztertu eta balorazio proposamena egin
- Batzordearen balorazioa
- Behin-behineko proposamena egin
- Alegazioak jaso
- Behin betiko proposamena egin
- Interesduna: justifikazioa aurkeztu
- Justifikazioa egiaztatu
- Kontu hartzailetza: fiskalizazio-txostena
- Zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu
- Kontu hartzailetza: hala badagokio, dirulaguntzaren kitapena ordaindu
- Interesdunari jakinarazi
- Artxibatu
NORK ONARTU BEHAR DU?
Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)
IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA
ETXEBIZITZA - Etxebizitza
OHARRAK
DATU PERTSONALEN BABESA
Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus
Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntza eta dirulaguntzei lotutako informazio pertsonala kudeatzea.
Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.
Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga-administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.
Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa