Larrialdi egoeretan ekintza humanitario eta puntualetarako proiektuak egiteko dirulaguntzak (6.lerroa)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza hauen helburua da beharra duten komunitateetan larrialdiko ekintza humanitarioak egiteko eman beharreko dirulaguntzak arautzea; gatazka belikoek edo katastrofe naturalek sortutako egoerak arintzeko izango dira laguntza humanitario edo larrialdietakoak, eta/edo oinarrizko beharrak edo beste edozein premia asetzeko (aurretik sumatu gabeko gertakari baten ondorioz).

AURKEZTEKO EPEA: 2023ko ekainak 25

IRAGARKIA

DEIALDIA

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek, 5. lerroaren kasuan, eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek edo erakundeek, 1., 2., 3., 4. eta 6. lerroen kasuan, baldin eta Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatuta badaude, baldin eta gizarte arloan lan egiten badute eta beren jardueraren zati handi bat Tolosan egiten badute, edo jarduera hori udalerriarentzat interesgarritzat jotzen bada.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Dirulaguntza eskatzeko:

  • ESK-GZ-01 Eskaera orria
  • PRO-GZ-02 Jarduera eta Aurrekontua
  • Eskabide-orrian eskatutako egiaztagiriak, aurka egiteko eskubidea baliatu bada.

Dirulaguntza zuritzeko:

  • GAS-GZ Kontu zurigarri orokorra
  • BAL-GZ Balantze orokorra
  • MEM-GZ-01 Zuriketa Memoria
  • Gastu guztien fakturak

NON ESKATZEN DA?

    Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
  • Erregistro Elektronikoa

        Pertsona juridikoek, enpresek, profesional elkargokideek, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 14.3 artikuluetan zehaztutakoek erregistro elektronikoaren bitartez.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Sail sustatzailea: balorazio txostena egin.
        2. Batzorde Informatibo Iraunkorra: balorazioa egin.
        3. Alkatea edo zinegotzi delegatua: dirulaguntza onartu.
        4. Interesduna: zuriketa aurkeztu.
        5. Sail sustatzailea: zuriketa egiaztatu.
        6. Kontuhartzailetza: fiskalizazio txostena.
        7. Alkatea/Zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu
        8. Kontuhartzailetza: hala badagokio, dirulaguntzaren kitapena ordaindu.
        9. Saila: interesdunari jakinarazi.
        10. Espedientea artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza/Zinegotzi Delegatua

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK ETA OSASUNA - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

          Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntzen eta dirulaguntzen ondoriozko informazio pertsonala kudeatzea.

          Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 8.2 artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik eginiko datuen tratamendua.

          Komunikazioen hartzaileak :Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

          Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

          Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa