Dirulagutzak nazioarteko lankidetzan boluntario aritzen diren pertsonentzako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza hauen helburua da nazioarteko lankidetzan boluntario aritzen diren pertsonei (kooperanteak) laguntzak ematea.

Dirulaguntza honen xede nagusiak hauek dira:

- Herrialde behartsuen garapenerako boluntario-lana egin nahi duten tolosarrei laguntzea.

- Gatazka belikoen edo hondamendi naturalen ondoriozko egoerak arintzeko eta/edo lehen mailako eta beste edozein motatako premiak asetzeko lankidetza-ekintzetan sentsibilizatzea.

- Herrian elkartasun-kultura sustatzea.

Laguntza honen eskatzaileek zuzenean parte hartuko dute herrialde horietako garapenerako kooperazio-ekintzetan, GGKE baten bidez.

Ikus deialdia eta oinarriak hemen

Aurkezteko epea: maiatzaren 6tik maiatzaren 25era.

Eskaera erregistro elektronikotik egiteko informazio gehiago behar baduzu:

Bideoa | Eskuliburua

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek, baldintza hauek betetzen badituzte:

- Eskaera egiteko unean, adinez nagusia izatea.

- Eskaeraren aurkezpen-data baino gutxienez urtebete lehenagotik Tolosan erroldatuta egotea.

- GGKE batekin lan-harremanik ez izatea.

- GGKE batek sinatutako lankidetza-konpromiso bat, gutun bat edo berme bat edukitzea.

- Garapenerako lankidetzan eta boluntariotzan prestakuntza dutela egiaztatzea, edo, halakorik ezean, erakunde batek eman beharreko ikastaro bateko aurreinskripzioa aurkeztea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaerarako:

  1. Eskaera-orria.
  2. Ordezkaritza-agiria, hala badagokio.
  3. Jarduera-proiektua edo programa.

Justifikaziorako:

  1. Jardueraren memoria
  2. BAL: Jardueraren gastuen eta diru-sarreren balantzea.
  3. GAS: Gastu guztien fakturen zerrenda.
  4. Gastu guztien fakturak eta ordainagiriak

Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:

  1. Gipuzkoako Foru Ogasunarekin zerga-betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria.
  2. Gizarte Segurantzarekin ordainketetan egunean egotearen egiaztagiria.
  3. Tolosako Udalarekin ordainketetan egunean egotearen ziurtagiria.
  4. Kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.
  5. IGAEren BDNSen dirulaguntzak eta laguntzak eskuratzeko inhabilitazioei buruzko ziurtagiria
  6. Errolda-agiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
    Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
    astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
    Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

        Posta ziurtatua:
      • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

            SIR bidez:
          • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

          Pertsona fisikoek, eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte; bestela, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Eskaerak aztertu eta balorazio proposamena egin
          2. Batzordearen balorazioa
          3. Behin-behineko proposamena egin
          4. Alegazioak jaso
          5. Behin betiko proposamena egin
          6. Interesduna: justifikazioa aurkeztu
          7. Justifikazioa egiaztatu
          8. Kontu hartzailetza: fiskalizazio-txostena
          9. Zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu
          10. Kontu hartzailetza: hala badagokio, dirulaguntzaren kitapena ordaindu
          11. Interesdunari jakinarazi
          12. Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetzak/Zinegotzi Delegatuak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

            GIZARTE ZERBITZUAK ETA OSASUNA - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

            Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntza eta dirulaguntzei lotutako informazio pertsonala kudeatzea.

            Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.

            Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga-administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

            Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

            Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa