Gizarte zerbitzuen eta osasunaren arloko jarduerak egiteko dirulaguntzak elkarteei

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Elkartearen jardueraren baitan, herritarren arretarako proiektuak edo jarduerak garatzeko ematen diren dirulaguntzak dira.

Ikus DEIALDIA

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek, 5. lerroaren kasuan, eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek edo erakundeek, 1., 2., 3., 4. eta 6. lerroen kasuan, baldin eta Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatuta badaude, baldin eta gizarte arloan lan egiten badute eta beren jardueraren zati handi bat Tolosan egiten badute, edo jarduera hori udalerriarentzat interesgarritzat jotzen bada.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Dirulaguntza eskatzeko

  • ESK-GZ-01 Eskaera orria
  • PRO-GZ-01 Jarduera eta Aurrekontua
  • Eskabide-orrian eskatutako egiaztagiriak, aurka egiteko eskubidea baliatu bada.

Dirulaguntza zuritzeko:

  • GAS-GZ Kontu zurigarri orokorra
  • BAL-GZ Balantze orokorra
  • MEM-GZ-01 Zuriketa Memoria
  • Gastu guztien fakturak

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua (Aurretik hitzordua eskatu behar da telefonoz)
    Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15 Osteg. /(Jueves hasta) 19:00 arte
    010 - 943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400

          Erakunde edo pertsona juridikoen kasuan, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dira nahitaez, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 2.1 artikuluan adierazitako gainerako erregistro elektronikoetan ere, eta aurrez aurreko erregistroa pertsona fisikoentzat bakarrik onartuko da.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Udate: dokumentazioa erregistratu eta zerrendarekin bat datorrela egiaztatu.
          • Saila: dokumentazioa aztertu eta txostena egin.
          • Idazkaritza: txosten juridikoa.
          • Kontuhartzailetza: fiskalizazio txostena.
          • Alkatea edo zinegotzi delegatua: deialdia onartu.
          • Saila: argitaratu
          • Interesduna: eskariak aurkeztu.
          • Saila: balorazio txostena egin.
          • Batzordea: balorazioa egin.
          • Alkatea edo zinegotzi delegatua: dirulaguntza onartu.
          • Kontuhartzailetza: aurrerakina ordaindu.
          • Interesduna: zuriketa aurkeztu.
          • Saila: zuriketa egiaztatu
          • Kontuhartzailetza: fiskalizazio txostena.
          • Alkatea/Zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu.
          • Saila: interesdunari jakinarazi.
          • Espedientea artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza/Zinegotzi Delegatua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

            Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntzen eta diru-laguntzen ondoriozko informazio pertsonala kudeatzea.

            Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 8.2 artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik buruturiko datuen tratamendua.

            Komunikazioen hartzaileak :Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

            Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Halaber, kontrol-agintaritza eskudunari erreklamazio bat aurkezteko aukera izango duzu betiere.

            Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa