Agaramundu 7ko etxebizitzak alokairuan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosako Udalak Agaramundu 7 eraikinean alokairu babestuko erregimen orokorreko 24 etxebizitza, garaje eta trasteleku ditu. adjudikaziorako baldintzak ezartzea.

Tolosako Udalak Agaramundu 7 erakinean dituen babes ofizialeko etxebizitzen esleipenerako 2012an egin zen zozketaren ondorioz osatu ziren itxaron zerrenda batzuk agortu egin dira, zehazki, 70 urtetik gorakoentzako eta mugikortasun urri iraunkorreko etxebizitzen esleipenerako zerrendak.

Deialdi honen xedea hauxe da: Agaramundu 7ko babes ofizialeko etxebizitzetan hutsik gelditu diren apartamentuak adjudikatzeko deialdia arautzea eta esleipendunen itxaron zerrendak osatzea, bereziki mugikortasun urri iraunkorreko eta 70 urtetik gorako eskatzaileen zerrendak.

Deialdia 2021

NORK ESKA DEZAKE?

1. Bizilekuaren edo herriarekiko lan loturen gaineko betebeharrak. Eskatzaileetako batek, gutxienez, ondorengo baldintzetatik bat betetzea eskatuko da:

  • Tolosa ohiko bizilekua izanik bertan erroldatua egotea urtebetetik gorako epean oinarriak onartu aurreko aldian.
  • 15 urte tolosan erroldatuta bizi izana.
  • Tolosan lan egitea urtebetetik gorako epean deialdi hau onartu aurreko aldian.

2. Etxebizitzarik eza: Babes ofizialeko etxebizitza bat errentamenduan eskuratu ahal izateko, bizikidetza-unitateko edozein kidek ezin izango du inolako etxebizitzarik izan jabetzan, azalera-eskubidean edo usufruktuan, oinarri hauen onarpen egunetik bi urte lehenagoko epealdian.

Etxebizitzarik ez izateko betekizunetik salbuetsita geratzen direla honako kasu hauetan dauden pertsonak:

  • Indarreko araudian xedatutako irisgarritasun-baldintzak ez betetzea, titularrak 70 urtekoak edo gehiagokoak direnean.

Apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzekoan, jasotako sarbideei eta igogailuei buruzko xedapenak betetzen ez dituen eraikin batekoa izatea, betiere haren kideetako bat mugikortasun mugatu iraunkorra duen desgaitua bada.

3. Gehiengo eta gutxiengo diru sarrerak: erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak alokatzeko, urtean, batezbesteko 3.000 eta 39.000 euro bitarteko diru sarrerak ziurtatu beharko dira. (Agindua, 2011ko irailaren 14koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuen mugak aldatzeko dena) Zergaldiari dagokionean, Kontutan hartuko den aldia, Pertsona Fisikoen Errenten gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko epea amaitutakoan, oianarri hauen onarpenaren justu aurretik dagoen zerga-aldia izango da.

Mugikortasun urriko ezinduen kasuan –etxebizitza premiaren baldintzak arautzen dituen Aginduak hala definituta– edo ezindu psikikoen kasuan –ezintasun maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 1.A eranskineko 15. eta 16. kapituluetan ezarritakoaren arabera– ez da eskatuko gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Deialdian inskribatzeko eskabideak Tolosako Udalean hartarako duen ereduaren arabera egin beharko dira.
Eskabide honekin batera zuzkidura bizitokiaren eskatzaile izateko kasu bakoitzean eska daitezkeen baldintzak egiaztatzeko dokumentazioa ere eman beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Etxebizitza (Udate ondoan)
    Plaza Zaharra 6 8:00 - 14:15
    943 69 74 91

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          ETXEBIZITZA - Etxebizitza

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

          Helburua: Babes ofizialeko etxebizitzen alokairuarekin eta salerosketarekin lotutako eskabideak eta esleipenak kudeatzea eta izapidetzea, bai eta dagozkion argitalpenak egitea ere.

          Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 8.2. artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik buruturiko datuen tratamendua.

          Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak Eusko Jaurlaritzari jakinarazi ahal izango dizkie.

          Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Halaber, kontrol-agintaritza eskudunari erreklamazio bat aurkezteko aukera izango duzu betiere.

          Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa