35 urtetik beherako gazteentzako zuzenduta dauden apartamentuak dira. Zerbitzu publikoko izaera juridikoa duten aldizkako bizitokiak dira, bizitzaren momentu batean, egoera ekonomiko eta lan baldintzagatik bakoitza bere etxebizitza batean sarbidea izatea zaila izan dezaketen gazteei zuzenduak.
Zuzkidura bizitokiak izanik erabilera zesio erregimenean lagatzen dira eta zerbitzuak gehienez 3 urterako izango dira ezingo direlarik luzatu.
Ikusi deialdia hemen.
Ikusi oinarriak hemen.
Izena emateko epea: urriaren 8tik azaroaren 8ra.
35 urte baino gutxiago eta Tolosan errodaturiko gazteei zuzenduko zaizkie.
3. Diru sarrerei dagokionenean urteko, 3.000-25.000 arteko diru-sarrera haztatuen baremoa ezartzen da.
4. Beste etxebizitzarik ez izatea.
Deialdian inskribatzeko eskabideak Tolosako Udalean hartarako duen ereduaren arabera egin beharko dira.
Eskabide honekin batera zuzkidura bizitokiaren eskatzaile izateko kasu bakoitzean eska daitezkeen baldintzak egiaztatzeko dokumentazioa ere eman beharko da.
Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua
Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)
ETXEBIZITZA - Etxebizitza
Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus
Helburua: Babes ofizialeko etxebizitzen alokairuarekin eta salerosketarekin lotutako eskabideak eta esleipenak kudeatzea eta izapidetzea, bai eta dagozkion argitalpenak egitea ere.
Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.
Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkio Eusko Jaurlaritzari.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.
Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa