Eskatzaileak eskubidea du bere datuak interes publikoan edo botere publikoaren erabileran oinarrituta tratatzearen aurka egiteko, bere egoerarekin zerikusia duten zioengatik.
Noiz egin daiteke eskaera?
Urte osoan zehar.
Izapide honetan zehaztutako eskaera eredua erabiltzea derrigorrezkoa da
Nortasuna egiaztatzeko, NANa aurkeztu beharko du.
Eskabidea ordezkari bidez aurkeztuz gero, horren nortasuna eta ordezkaritza frogatu beharko ditu legeek xedatutako moduan, bai eta ordezkatuaren NANa erakutsi ere.
Doan
Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)
KOMUNITATEA ETA GOBERNANTZA - Komunitatea eta Gobernantza
Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus
Helburua: Kudeatzea datu pertsonalen tratamenduari lotutako eskubideak egikaritzeko eskaerak, pertsonek egindakoak. Legitimazioa: DBEOren 6.1.c) artikulua: lege-betebeharra betetzea, 2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 15. artikulua eta hurrengoak. Gordetzeko epeak: eskubideen egikaritze-prozesua amaitu denetik urte batera, eta, izatekotan, kontrol-agintaritzak emandako ebazpena irmoa denetik.
Komunikazio-hartzaileak: Legeak ezarritakoak, eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak
Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala, Plaza Zaharra 6B, 20400 Tolosa (Gipuzkoa). Datuen babesaren ordezkaria: dbd@tolosa.eus
Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere.
Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa