Eskaera: datuen tratamendua ezereztea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bere datu pertsonalak ezereztea eskatzeko eskubidea izango du eskatzaileak, hauetakoren bat gertatuz gero:

  1. Datuak beharrezkoak ez izatea bildu edo tratatu ziren helburuetarako.
  2. Tratatzearen oinarria den baimena kentzea, tratamenduak beste oinarri juridiko bat ez badu.
  3. Interes publikoan oinarritutako tratamenduaren aurka agertzea eta tratatzeko beste zio legitimoren batek lehentasuna ez izatea.
  4. Datu pertsonalak modu ez-zilegian tratatu izana.
  5. Legezko obligazio bat betetzeko ezereztu behar izatea.

1. eta 2. baldintzak ez dira aplikatuko tratamendua honako hauek bideratzeko beharrezkoa izanez gero:

  • adierazpen askatasuna erabiltzeko,
  • lege obligazio bat edo interes publikoan oinarrituriko eginkizun bat betetzeko, nahiz arduradunari izendaturiko botere publikoak betetzeko,
  • osasun publikoaren alorreko interes publikoaren zioak direla kausa,
  • interes publikoko artxibatze helburuak betetzeko, ikerketa zientifiko edo historikoaren helburuetarako edo estatistika helburuetarako,
  • erreklamazioak egin, bideratu edo aldeztu ahal izateko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • 14 urtetik gorako pertsona fisikoek.
  • 14 urte baino gutxiago dituztenek edo ezintasun egoeran daudenek, legezko ordezkari baten bidez.
  • Pertsona fisikoaren ordezkariak.

Noiz eska daiteke?

Urte osoan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Izapide honetan zehaztutako eskaera eredua erabiltzea derrigorrezkoa da

Nortasuna egiaztatzeko, NANa aurkeztu beharko du.
Eskabidea ordezkari bidez aurkeztuz gero, horren nortasuna eta ordezkaritza frogatu beharko ditu legeek xedatutako moduan, bai eta ordezkatuaren NANa erakutsi ere.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
    Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
    astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
    Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

                SIR bidez:
              • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
              • Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
              2. Nolanahi ere, tratamenduaren arduradunak beti erantzun beharko du, eskatzailearen datuak tratatuz gero zein ez.
              3. Datuak ezerezteko eskabidea ukatuz gero, zergatiko hauetako bat idatziz adierazita utzi beharko dute: hartarako zio legitimo bat izatea edo legeren nahiz arau komunitarioren batek galaraztea.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

                KOMUNITATEA ETA GOBERNANTZA - Komunitatea eta Gobernantza

                OHARRAK

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

                Helburua: Kudeatzea datu pertsonalen tratamenduari lotutako eskubideak egikaritzeko eskaerak, pertsonek egindakoak. Legitimazioa: DBEOren 6.1.c) artikulua: lege-betebeharra betetzea, 2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 15. artikulua eta hurrengoak. Gordetzeko epeak: eskubideen egikaritze-prozesua amaitu denetik urte batera, eta, izatekotan, kontrol-agintaritzak emandako ebazpena irmoa denetik.

                Komunikazio-hartzaileak: Legeak ezarritakoak, eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak

                Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala, Plaza Zaharra 6B, 20400 Tolosa (Gipuzkoa). Datuen babesaren ordezkaria: dbd@tolosa.eus

                Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere.

                Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa