Gazte informazio guneak kudeatzeko dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza hauen helburua da Tolosako Gazteentzako Informazio Guneak (GIG) informazioz hornitzea eta kudeatzea.

Gazteentzako Informazio Guneak (GIG) gazteei informazioa eta zerbitzuak eskaintzen dizkieten zentroak dira. Helburu nagusia da gazteei beren garapen pertsonal, hezitzaile, profesional eta sozialerako informazio garrantzitsua eta erabilgarria eskuratzea.

Laguntza horiek “beka” modura ematen dira, guztira, 8. Hemen kokatzen dira kudeatu beharreko GIGak:

  1. Aranburu liburutegian
  2. Gazte Topagunean
  3. Laskorain Ikastolan
  4. Orixe Institutuan
  5. Peñascal Fundazioan
  6. Tolosaldeako Lanbide Heziketa Insitutuan
  7. Usabal Kiroldegian

NORK ESKA DEZAKE?

Urte naturalaren barruan (abenduaren 31 baino lehen) gutxienez 14 urte bete dituen gaztea.

Kudeatu beharreko GIG (Gazteentzako Informazio Guneak) hezkuntza zentroren batean egonez gero, bertan matrikulatuta egon beharko du beka eman zaion ikasturtean.

Eskatzailea adinez txikia bada, bere ordezkari legalaren baimena behar du.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaerarako
  1. Eskaera orria.
  2. Ordezkaritza agiria, hala badagokio
  3. Egitasmoaren proiektua
  • Zuriketarako
  1. Egitasmoaren memoria
  2. Kontu zurigarria (fakturen zerrenda)
  3. Jarduera balantzea
  4. Gastu guztien fakturak eta ordainagiriak
  • Tolosako Udalak datuak kontsultatzearen aurka egiten baduzu, bai eskaerarako eta bai zuriketarako:
  1. Gipuzkoako Ogasunarekin zerga betebeharretan ordainketak eguneratuak izatearen ziurtagiria

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Kultur Etxea
    Trianguloa Plaza 1 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00
    943670383

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

        Posta ziurtatua:
      • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

          Pertsona fisikoek, eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte; bestela, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez dauka kosturik

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Sail sustatzailea: balorazio txostena egin.
          2. Batzorde Informatibo Iraunkorra: balorazioa egin.
          3. Alkatea edo zinegotzi delegatua: dirulaguntza onartu.
          4. Interesduna: zuriketa aurkeztu.
          5. Sail sustatzailea: zuriketa egiaztatu.
          6. Kontuhartzailetza: fiskalizazio txostena.
          7. Alkatea/Zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu
          8. Kontuhartzailetza: hala badagokio, dirulaguntzaren kitapena ordaindu.
          9. Saila: interesdunari jakinarazi.
          10. Espedientea artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza/Zinegotzi Delegatua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            KULTURA, FESTAK ETA GAZTERIA - Kultura eta Festak

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

            Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntzen eta dirulaguntzen ondoriozko informazio pertsonala kudeatzea.

            Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 8.2 artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik eginiko datuen tratamendua.

            Komunikazioen hartzaileak :Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

            Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

            Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa